Sanjoanek eskualdeko giroa berotuko dute udako solstizioan

Erredakzioa 2016ko eka. 21a, 12:42

Udako solstizioaren ospakizunek bete betean joko dute eskualdea hurrengo egunetan. Berez, larunbatean abiatu zituzten Arakaldon jaiak; Esparteroren panpina egin eta erre zuten (gogoratu beharra dago Espartero generalak herria erre zuela karlistalditan. Ostegunean askaria prestatu eta sua piztuko dute 20:30ean.

Gaur, Artziniega

Gaur arratsaldeko 20:30ean sanjoanak izango dira protagonistak Artziniegako Etnografia Museoan. Musika, dantzak, mitologia, edariak eta janaria eskainiko dituzte bertan.

Udako solstizioaren ospakizunek bete betean joko dute eskualdea hurrengo egunetan. Berez, larunbatean abiatu zituzten Arakaldon jaiak; Esparteroren panpina egin eta erre zuten (gogoratu beharra dago Espartero generalak herria erre zuela guda karlistalditan. Ostegunean askaria prestatu eta sua piztuko dute 20:30ean.

Gaur, Artziniega

Gaur arratsaldeko 20:30ean sanjuanak izango dira protagonistak Artziniegako Etnografia Museoan. Musika, dantzak, mitologia, edariak eta janaria eskainiko dituzte bertan.

Laudion Astobitza auzoan

San Joan Astobitzako jaiek uda garaiaren hasiera markatuko dute Laudion ekainaren 23tik 26ra. Udako solstizioaren ospakizunarekin ekingo diote, ohi bezala, auzoko jaiei hilak 23ko gauean.

19:00etatik aurrera haurrentzako jolasak eta buruhandiak izango dira baseliza inguruan Kirikiño eta Galtzagorri taldeen eskutik. Egun horretan Tttuntturro elkarteko zanpantzarrek jarriko dute San Joanerako igotzeko erritmoa 21:00etatik aurrera eta 22:00etan sua piztuko dute.

Txosna zerbitzuaz gain, txokolatada egongo da gau magiko horretan eta Patx&Run taldeak kontzertua eskainiko du.

XI. Krosa ekainaren 25ean

San Joan egunean, ekainak 24, meza egongo da eguerdian eta Aiaraldeko Sound System eta Bad Sound System taldeek gaua girotuko dute.

Larunbatean, hilak 25ean, bola txapelketa egongo da goizeko 9:00etatik 20:00etara, izan ere, ordu horretan San Joan Astobitzako XI. Krosari ekingo diote. Horren ostean Izate faltsua, Itziarren semeak eta The Middle Fingers taldeen kontzertuak izango dira.

Igande goizean, 11etatik aurrera, auto klasikoen II. topaketa ospatuko dute San Joan baseliza inguruan. Eguerdian zizak dastatzeko aukera egongo da Laudioko Mikologia Elkartearen eskutik eta euskal dantzez gozatzeko parada Itxarkundia Dantza Taldeko kideekin. 13:00etako mezaren ondoren Arloteek emanaldia eskainiko dute jaiei amaiera emateko.

Murgako Jaiak

Murgan ekainaren 23tik 26ra izango dituzte San Joan festak. Ostegunean haurrak izango dira protagonista, izan ere, 17:00etatik aurrera 12 urtetik beherakoen txirrindularitza lasterketa handia egingo dute. Horren ondoren, apar jaiaz gozatzeko aukera izango dute txikiek, beste hainbat jolasekin batera.

Nagusiek ere aukera izango dute jaiez disfrutatzeko, izan ere El Pelik umorezko emanaldia eskainiko du. Gauean, tradizioari jarraiki, odoloste jana egin eta San Joan bezperako sua piztuko dute. Bitartean Iñaki Otegiren berbena egongo da eta su artifizialen emanaldia.

Nagusien omenezko eguna

Ekainaren 24an, berriz, San Joan eguneko ohiko meza egongo da eguerdian eta, ondoren, Eskutxiko Ahotsak abesbatzak kontzertua eskainiko du. 13:00ak aldera ohiko zozketa egingo dute. Arratsaldean tute txapelketa egongo da.

Hilaren 25ean, berriz, nagusien eguna ospatuko dute bazkari handi batekin. Horren ostean, musika emanaldia eskainiko dute. Jaiei amaiera emateko, ekainak 26an, igandean, meza egingo dute 12:30ean eta arratsaldez mus txapelketaren txanda helduko da.

Amurrion ospakizun bikoitza ostegunean

Amurrion bi ekitaldi antolatu dituzte sanjoanak direla medio. Alde batetik, udalak berea egingo du Urrutia Jauregiko landan. 18:30ean Antxon Magoak Saioa eskainiko du Elizako arkupeetan. 19:30ean Haurrentzako eskulanak eta aurpegiak margotuko dituzte Aspatza elkartearen eskutik. Ordu berean, txokolate jateko parada emango du Amurrioko Skaut Taldeak eta Musika Eskolako Konbo Taldearen emanaldia egongo da. 21:45ean Aiara Dantza Taldeak erakustaldia egingo du eta 22:00etan San Joan Suan Lucas Rey Ikastetxeko ikasleek egindako sorgina erreko dute. Bukatzeko, 22:15ean Berbenaren ordua izango da, Diskodantza Taldearekin eta DJ batekin.

Otsemeen akelarrea

Otseme talde feministak, ordea, sorginak goraipatuko ditu eta horretarako akelarren ospatuko du 22:30etatik aurrera karrozen aparkalekuan. Gero, erromeria egongo da.

Urduñan ere, akelarrea

Gazte Asanbladak antolatuta, akelarrea egingo dute Makaldian 22:30ean ostegunean. Giroa berotzeko sua ez ezik, dantzak sangria, parrillada eta musika egongo da. 20:30ean poteoa biatuko dute plazatik.

Okondon adin guztietarako ekintzak

Sanjoanen helburua da Okondon adin anitzeko lagunak erakartzea. Horretarako, ostegunean, umeentzako tailerrak eskainiko dituzte 17:00etan gai birziklatuekin. 18:00etan saskibaloi txapelketa egingo dute eta 20:00etan diskodantza.

22:00etan mozorro lehiaketa proposatuko dute eta gaiak sorginak, akelarreak eta San Joan jaia izango dira. Aldi berean, sua piztu eta txokolatea jango dute. Ametsuts eta Guraso Elkartearen ekimena da Okondokoa.

Orozkon hiru eguneko jaia

Orozkon hiru egunez luzatuko dituzte San Joan jaien ospakizunak. Ekainaren 23an erromeria batek abiatu du festa 19:30ean Hegoalden eta 22:30ean ikuskizun pirotekniko musikatua gauzatuko dute.

Hurrengo egunean sendabelarrek protagonismo berezia izango dute. Izan ere, goizeko 07:00etan txangoa egingo baitute Zubiaur plazatik. 12:00etan bertara itzuli eta bildutako sendabelarrak erakutsiko dituzte. 19:00etan hitzaldia eskainiko dute horiei buruz museoan.

Bukatzeko, 20:30ean abesbatzen kontzertua egingo dute San Joan Elizan.

Azkenik, igandean, tokiko produktuen azoka egongo da Zubiaur plazan eta produktuak dastatzeko aukera emango dute.

Arrankudiaga-Zollon, Uribarrik Jaietan sua piztuko dute

Sanpedro jaiak badira ere, ekainaren 28an ekingo diote sua pizteari Arrankudiaga-Zollon, Uribarri auzunean, hain zuzen. 21:00etan egingo dute, kalejira eta txupinazoarekin batera.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide