Aiarako Koadrilak birziklapena sustatzeko kanpaina berria hasiko du uztailean

Erredakzioa 2016ko eka. 21a, 08:28

Aiarako Koadrilak, eskualdeko udalekin batera, birziklapenaren aldeko kanpaina berria abiatuko du uztailean. “Ez bota dirua zaborretara, birziklatu” lemapean, helburu dute herritarrak hondakinak gaika bereiztearen garrantziaz ohartaraztea, eta horretarako herrietan saioak egingo dituzte.

Aiarako Koadrilak, eskualdeko udalekin batera, birziklapenaren aldeko kanpaina berri bat abiaraziko du uztailean. “Ez bota dirua zaborretara, birziklatu” lemapean, herritarrak hondakinak gaika bereiztearen garrantziaz ohartaraztea helburu dute eta horretarako herrietan saioak egingo dituzte.

Ekimen horren baitan edukiontzira bota ohi diten hondakin ezberdinak bereizteko karakterizazio publikoak burutuko dituzte. Amurrion uztailaren 1ean izango da, Juan Urrutia plazan, goizez. Artziniegako frontoian egun horretan bertan arratsaldez. Luiaondon uztailak 8an egingo dute, arratsaldean Padura kaleko pista gorrian, eta Okondoko San Bartolome plaza inguruan 9an goizez.

Tailerrak eta zozketak

Ekintza nagusi horretaz gain, saio horietan haurrei zuzendutako berrerabilpen tailerrak egongo dira. Kafe kapsulekin bitxiak egiteko aukera egongo da, hondakin ezberdinekin musika instrumentuak sortuko dituzte eta plastikozko ontziekin arkatzak, loreontziak eta beste hainbat elementu erabilgarri egingo dituzte. Gainera, eskualdeko produktu ekologikoen otarrak zozketatuko dituzte “Birziklatzeak saria du” lelopean.

Bestalde, saio horietan informazio puntuak egongo dira. Bertan birziklatzeko kitak zein poltsa konpostagarriak banatuko dituzte. Herritarrek birziklapenaren inguruan izan ditzaketen zalantzak argitzeko aukera ere izango dute.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide