Laudio eta Amurrioko Helduen Hezkuntza Iraunkorraren (HHI) ikastetxeetan 2016/2017 ikasturteko 1. lauhilekorako matrikulatzeko epea ekainean eta irailean zabalduko da. Heziketa zentro horietan irakurketa eta ulermen saioak, oinarrizko informatika formakuntza, atzerritarrentzako gaztelania klaseak, ingelesa edo euskara ikastaroak, arte saioak eta DBHko graduatua lortzeko ikastaroak eskaintzen dira, besteak beste. Memoria lantzeko tailerrak ere egingo dituzte.
Informazio gehiago eskuratu edo izena emateko Laudioko zentrora (Latiorro, 8) edo Amurriokora (Landaburu, 14-16) jo daiteke edota 94 672 17 34 eta 94 589 26 20 telefono zenbakietara deitu, hurrenez hurren.