Igande honetan Arabako herriarteko pilota txapelketa jokatuko da Agurainen. Urtero moduan lehiaketaren finala Araba Euskaraz den leku eta egunean izaten da finala eta aurten Amurrioko taldea bertan izango da.
Aurtengo txapelketan aiaraldeko bi taldek parte hartu dute, biak finalera iristeko aukerekin. Hala ere Artziniegako taldea finalaurrekotik kanpo geratu ziren, ligako fasean hirugarren geratu ostean, bigarrenarekin berdinduta.
Beste multzoan Amurriok erraz lortu zuen finalaurrekotara pasatzea, lehen postuan sailkatuta. Finalaurrekoan Gasteizeko taldea 2 eta 1 garaitu ondoren, Aguraineko finalean izango da.
Finala, igandean goizeko 10:30tatik aurrera
Araba Euskarazen egitarauaren parte da herriarteko finala eta 46. Edizioa ondorengo bikoteek hartuko dute parte.
Gaztetxoen modalitatean Amurrioko Alava eta Gonzalez, Zigoitiako Yuste eta Martinez de Murgiaren aurka jokatuko dute. Gazteen partidan Amurrioko Bellido eta Eizagirrek, Altube eta Zubimendi zigoitiarren aurka lehiatuko dira eta nagusien jokaldian, Gerrero eta Legarreta amurrioarrek, Zigoitiako Larrañaga eta Isasmendi izango dituzte aurrean.