Udalek antolatutako aisialdi programetan izena emateko epea zabalik dago

Erredakzioa 2016ko eka. 17a, 13:06

Uda honetan haurrentzako tailerrak eskainiko dituzte Aiaraldeako hainbat udalek eta izen emateko epeak zabalik daude jada. Herrietan erroldatuta daude gazteek lehentasuna izango dute horietan izena emateko, beraz, inskribatu gabe daudenek soilik libre geratzen diren lekuak bete ahal izango dituzte.

Uda honetan haurrentzako tailerrak eskainiko dituzte Aiaraldeako hainbat udalek eta izen emateko epeak zabalik daude jada. Herrietan erroldatuta daude gazteek lehentasuna izango dute horietan izena emateko, beraz, inskribatu gabe daudenek soilik libre geratzen diren lekuak bete ahal izango dituzte. Kasu guztietan izen-ematearen ordenaren arabera esleituko dira lekuak.

Laudio

 

Laudioko Gaztelekuak 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako udaleku irekiak eskainiko ditu uztailean. Bertan hainbat ekintza eta irteera egingo dituzte, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara. Aisialdi programa bi txandetan banatuta egongo da: uztailaren 4tik 15era eta 18tik 29ra. Txanda bakarrean zein bi txandetan apuntatzeko aukera egongo da 5 euroren truke. Informazio gehiago jaso daiteke goizez udaletxeko Gazteria Zerbitzuan edo arratsaldez Gaztelekura deituta 94 403 85 83 telefono zenbakian.

Okondo

Ekainaren 27tik 31ra eskainiko du aisialdi programa Okondoko Udalak. Egun horietan jardunaldi tematikoak egingo dituzte 2004 eta 2012 urte artean jaiotako gaztetxoentzat: bide heziketa eguna, biziraute eguna, naturarena, osasunaren eguna eta zientziarena. Izena emateko 5€ ordaindu beharko dira udaletxean, gaur azkenengo eguna da izena emateko.

Aiara

Aiarako Udako Jolas Txokoak uztailaren 4tik 29ra izango dira aurten. Hiru taldetan banatuko dituzte partaideak, txikiak (2011 eta 2012 urteetan jaiotakoak), ertainak (2008 eta 2010 urteen artean jaio zirenak) eta nagusiak (2001 eta 2007 urte artean jaiotakoak), eta bakoitzak udaleku tematikoak izango ditu. Txikienek Marco Poloren bidaiak ezagutzeko aukera izango dute eta ertainek Jane Goodall zientzialariak gorilekin egindako lana aztertuko dute. Nagusienek, berriz, Livingstone doktorearen abenturak bizitzeko aukera izango dute.

Hilabete osoko ekintzetan izena emateko aukeraz gain, hamabostaldika egitekoa ere eskaini dute. Hala, haur batek 35€ ordainduko lituzte 15 egunez parte hartzeagatik eta 65€ hilabete osoagatik. Anai-arreben kasuan prezio bereziak daude. Izena emateko epea ekainaren 6tik 20ra zabalik egongo da udaletxean.

Artziniega

Artziniegako Udalak antolatzen dituen Jolas Txokoen programa ere 2004 eta 2012 urte bitartean jaiotako umeei bideratuta dago. Asteka banatu dute aisialdi egitaraua eta ekintzak 10:00etatik 14:00etara burutuko dituzte. Gainera, haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko dute, goizeko 8:00etatik 10:00etara familien kontziliazioari laguntzeko. Gutxienez 6 umeen taldea osatu beharko da zerbitzu hori eskaintzeko. Ume eta aste kopuru bakoitzak duen tarifa udaletxean kontsultatu daitezke. Izena emateko inskripzio orria bete eta Kutxabanken dagokion kopurua orainduda udaletxean entregatu beharko da.   

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide