Errefuxiatuak, gerra zibila, Iñaki Bea eta liburu gomendioak, Aiaraldea Egunkariaren azken zenbakiaren ardatzak

Erredakzioa 2016ko eka. 15a, 21:29

Bihar argitaratuko da ikasturte honetako Aiaraldea Egunkariaren azken zenbakia. Ugariak izango dira bere 16 orrietan tratatuko diren gaiak. Hirugarren orritik bostgarrenera, ohikoan bezala, “Herriz herri” atala egongo da, zeinetan eskualdean azken bi asteetan jazotako albiste esanguratsuenak errepasatuko diren.

Bihar argitaratuko da ikasturte honetako Aiaraldea Egunkariaren azken zenbakia. Ugariak izango dira bere 16 orrietan tratatuko diren gaiak. Hirugarren orritik bostgarrenera, ohikoan bezala, “Herriz herri” atala egongo da, zeinetan eskualdean azken bi asteetan jazotako albiste esanguratsuenak errepasatuko diren.

Jarraian bi erreportaje topatuko ditu irakurleak. Lehenak errefuxiatuen gaia jorratuko du, eskualde ikuspuntu batetik garatuta. Horretarako hainbat pertsonen adierazpenak jasoko ditu testuak: Alberto Gracia Celayarenak (Idomeinin egondako mediku amurrioarra), Aitor Bikandirenak (Libanon bizi den laudioarra), Rosabell Argoterenak (CEAR Euskadiko arduraduna) eta baita Edhija Dizdarevic-enak ere (Amurrion bizi den errefuxiatu bosniarra).

Bigarren erreportajeak ere gerra izango du ardatz, baina askoz gatazka hurbilago bati buruzkoa izango da: Gerra Zibilari buruzkoa, hain zuzen. Garai hartako hainbat arrasto gaur egun ikusgai daude, eskualdeko paisaian mimetizaturik. Arrasto horiek jarraitzeko argibideak jasoko ditu irakurleak.

Kulturan berriz, eskualdeko sei idazle eta liburuzain azaltzen dira, bakoitzak udan zehar irakurtzeko liburu bana gomendatzen. Kirolean berriz, Eibar futbol taldeko bigarren entrenatzailea den Iñaki Bea amurrioarra izango da protagonista.

Bukatzeko, Reber Ahateari eginiko elkarrizketa egongo da kontrazalean.

Zenbaki honetan Andoni Aldekoa, Txani Rodriguez eta Asier Rubio arduratu dira iritzi zutabeak prestatzeaz. Komiki-tira, berriz, Aimar Gutierrezek egin du.

Oporrak

Zenbaki honekin Aiaraldea Egunkariak ere udako oporrak hartuko ditu, datorren ikasturtera arte. Udako jaien aldizkari bereziak hartuko du bere lekukoa, uztaila amaieran argitaratuko dena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide