“Txosna-ahatea (Anas Gaupaseris) naiz ni, eskualdeko girora egokitutako espeziea”

Erredakzioa 2016ko eka. 15a, 10:02

REBER AHATEA (Leon, 2011) Arturo Perez Reverteren artikulu bati esker (“El pato maketo”) bilakatu zen ezagun. Iaz hasi zen Aiaraldeko jaietan  erreportari gisa lan egiten, Aiaraldea.eus-en bekadun gisa.

REBER AHATEA (Leon, 2011) Arturo Perez Reverteren artikulu bati esker (“El pato maketo”) bilakatu zen ezagun. Iaz hasi zen Aiaraldeko jaietan  erreportari gisa lan egiten, Aiaraldea.eus-en bekadun gisa.

Aurten ere Aiaraldeko jaietan ikusiko zaitugu?
Bai, Aiaraldeko jaiak oso gogoko ditut, bereziki bertan aritzen den jendea zirikatzea. Askok uste dute festetan lan egitea gogorra dela, baina niri izugarri gustatzen zait adarra jotzea, eta ez zait une aproposagorik bururatzen hori egiteko.

Jaia asko daude udan. Zeinetan egongo zara zu?
Aiaraldea Komunikazio Leihoko lagunek ez didate oraindik lan-kronograma pasatu, baina imajinatzen dut ahalik eta jai gehienetan egongo naizela, mikroa eskuan, elkarrizketatzeko biktima bila.

Zeintzuk dira zure biktima kuttunenak?
Gustuko dut pregoilari, parrandazale, txupinero eta ordezkari politikorengana jotzea, jai giroan egindako galderek ez-ohiko erantzunak izan ohi dituzte eta.

 

"Baina nire izaera ez da baztertzailea, edonorengana jo dezaket, zuregana ere, irakurle!"

 


Jaiek nondik dute gehiago, arriskutik ala gozamenetik?
Jai giroak alde arriskutsua ere badauka. Behin ia garagardotan ito nintzen. Umeek esku luzeegiak dauzkate, eta tiraka daude beti. Ez dakit nola ez didaten besoren bat kendu oraindik. Oso espezie sendoko ahatea izanik ere, noizean behin sufritzen dut.
Bide batez, ondo legoke Aiaraldea.eus-eko boluntarioren batek nire jaka jostea, jaietako zauriak nabaritu ez daitezen.

Espezie gogorra zarela aipatu duzu, zein da zurea ba?
Ni txosna-ahatea (Anas Gaupaseris) naiz. Eskualdeko girora egokitutako espeziea, hain zuzen.
Hasieran espezie inbaditzailea nintzen, baina Arturo Perez Revertek ez zuen nire historia guztiz kontatu El Semanal gehigarriko “El pato maketo” artikuluan. Barnetegian euskara ikasten egon nintzela esatea ahaztu zitzaion, eta erabat moldatu naizela tokiko habitatera.

Ez zara espezie inbaditzailea, orduan?
Ez.

 

"Tokiko espezie erdaldun ugari baino hobeto nago egokituta"

 

Bestalde, ez daukat ugaltzeko asmorik, ur kutsatuetan hainbeste egon ostean ez dakit gai naizen, beraz, ez dut ezer inbadituko.

 

Ikusi Reber Ahateak orain arte eginiko bideo-erreportaje guztiak:

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide