Amurrion egingo dute Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikusteko Aiaraldeako jardunaldi parte-hartzailea asteazkenean

Erredakzioa 2016ko eka. 13a, 10:44

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak abian jarri du Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) berrikusteko prozesu parte-hartzailea.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak abian jarri du Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) berrikusteko prozesu parte-hartzailea. Horretarako, EAEko eskualdeetako arlo funtzional bakoitzeko tailer bana antolatu du. Aiaraldeari dagokiona asteazkenean, ekainak 15ean, izango da. Tailer irekia Amurrioko Katekesi eraikinean (Araba kalea, 10) burutuko da 18:00etatik aurrera eta bertan eskualdeko teknikariek, herritarrek eta tokiko eragileek EAEko estrategia zehazteko ideiak proposatzeko aukera izango dute, etorkizuneko erabilera, kontserbazioa eta garapenari buruzko ekarpenak eginez.  

Online partehartzea

Tailerretara bertaratu ezin daitezkeen pertsonek Irekia webgunean parte hartu ahal izango dute. Gunean argitaratu du Jaurlaritzako LAGak berrikusteko oinarrizko dokumentua, horri ekarpenak egiteko. Gainera, gai bakoitzean hasitako eztabaidetan eta inkestetan online parte hartzeko aukera ere egongo da. Horrez gain, Twitteren, #DOT_Euskadi traola erabiliz, eta Facebooken, Lurraldea profilean iruzkinak idatziz ere ideiak plazaratzeko parada egongo da. LAGak berrikusteko prozesuak 3 urte inguru iraungo ditu. Informazio eta aurrerapen guztiak webgunean eguneratuko ditu erakundeak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide