Aiaratur turismoa sustatzeko elkarteak zenbait ekimen zehaztu du bisitariak erakartzeko eta tokiko erakarguneak zabaltzeko. Hasteko, 19 neurri adostu dituzte komunikazioa eta turismo jasangarria garatzeko Aiaraldean.
Bestalde, Arabako Foru Aldundiak txirrindulaz egiteko 20 ibilbide diseinatu ditu. Bide horiek herrialdeko natur txoko ikusgarriak ikusteko aukera egongo da.
Ibilbide horiek betetzen dutenek turismo bulegotan zigilatzeko aukera izango dute. 10 zigilu lortzen dutenek mapak eramateko karpeta eskuratuko dute eta 20ak eginez gero, Arabari buruzko gida jasotzeko parada izango dute.
Bukatzeko, Aiaraturrek mailinga egingo du enpresen artean Txakolinaren ibilbideko bazkideak eskuratzeko.