Eskualdeko hainbat guraso elkartek hausnarketa saioa egingo dute gaur

Erredakzioa 2016ko eka. 3a, 09:04

Gizarte Ongizaterako Foru erakundearen eta Amurrio zein Laudioko Udalen prebentzio komunitarioko taldeek ikastetxetako guraso elkarteen errealitatearen inguruko hausnarketa-jardunaldia antolatu dute gaurko. Aiaraldeako ikastetxeetako ikasleen familien kolektibo guztiak Amurrioko udaletxeko osoko bilkuren aretoan elkartuko dira 10:00etatik 12:00etara egingo duten saioan. 

Gizarte Ongizaterako Foru erakundearen eta Amurrio zein Laudioko Udalen prebentzio komunitarioko taldeek ikastetxetako guraso elkarteen errealitatearen inguruko hausnarketa-jardunaldia antolatu dute gaurko. Aiaraldeako ikastetxeetako ikasleen familien kolektibo guztiak Amurrioko udaletxeko osoko bilkuren aretoan elkartuko dira 10:00etatik 12:00etara egingo duten saioan. 

Guraso elkarteen errealitatea aztertzeaz gain, komunitateko eragile diren heinean egiten dituzten ekarpenei erantzutea du helburu jardunaldiak.

Horretarako, AMIA metodoan oinarritutako dinamika aplikatuko dute saio horretan, gurasoen kolektiboek familian, eskolan nahiz komunitatean dituzten "aukerak", "mehatxuak", "indarguneak" eta "ahuleziak" aztertzeko. 

Araba mailako proiektua

Jarduera hori "Prebentzio positiboa: familia sareak eta aliantzak" familia kolektiboak ahalduntzeko programaren barruan kokatzen da. IGEek beren gaitasunak eta protagonismoa indartzeko eta beren bizi-ingurumenaren aldaketa positiboak bultzatzeko ahalmena bereganatzeko ekimen hori hainbat fasetan burutuko da eta Arabako IGE guztiak aztertzeko asmoa du. Foru erakundea eta Amurrio zein Laudioko udalez gain, Gasteizko Udalak ere parte hartzen du proiektuan. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide