Xabi Solano, Miren Amuriza, Jon Maia eta Ruper Ordorika egongo dira Aiaraldean Jalgiren eskutik

Erredakzioa 2016ko mai. 27a, 09:20

Hastear dago Jalgiren Plaza Ibiltariaren egitarauko azkenaurreko eguna.

Hastear dago Jalgiren Plaza Ibiltariaren egitarauko azkenaurreko eguna. Gaur euskal kultur sorkuntzaren transmisioa landuko dute Refor Amurrio enpresaldean hainbat ponentziarekin eta arratsaldean Lorea Agirrek, Andoni Tolosa Morauk, Oier Araolazak, Oihane Pereak eta Idurre Alonsok mahai-inguruan eztabaidatuko dute zer tresna diren beharrezkoak kultur sorkuntzaren transmisioa bermatzeko.

Xabi Solano, Mateo Meteo, Enaitz

Goiza indartsu abiatuko dute. Mateo Meteok ipuinak kontatuko ditu 09:45ean Amurrioko Zabaleko Ikastetxean eta ordu laurden beranduago gauza bera egingo du Enaitzek Okondo Eskolan.

10:00etan ere Xabi Solanok lehenengo elkarrizketa musikatua eskainiko du Laudioko Udal Lanbide Heziketako areto nagusian.

Bertsoa eta musika nagusi arratsaldean

17:30ean Enaitz umeekin berriro elkartuko bada ere, kasu horretan Arakaldoko Herriko Tabernan, bertsoek eta musikak izango dute protagonismoa arratsaldean. 19:00etan Jon Maia eta Izar Mendiguren bertsolariek emanaldia egingo dute Laudion.

Ordu berean, Arrankudiagako Gizarte Etxean Miren Amuriza egongo da “Kapulana bat zintzilik” lana aurkezteko.

19:00etan ere, baina Urduñako Gaztetxean, Xabi Solanok bigarren elkarrizketa musikatua egingo du. Bukatu bezain laster, 21:00etan, bertsoek hartuko dute hiriko kaleak Izar Mendigureni eta Miren Amurizari esker.

Ruper Ordorika eta Eraso!

21:30ea Amurrio Antzokian euskal bakarlarien ordua helduko da. Izan ere, Igor Arzuaga aretarrak eta Ruper Ordorika oñatiarrak kontzertua eskainiko dute.

Bestalde, soinuek Laudioko Gaztetxea beteko dute 22:00etatik aurrera, Eraso! Eta Dama taldeak bertan arituko baitira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide