Udako igerilekuen denboraldiari ekingo diote ekainean

Erredakzioa 2016ko mai. 21a, 10:39

Aiaraldeko hainbat herrik igerilekuen udako denboraldiari ekingo diote ekainean zehar eta horretarako prestaketekin hasi dira. Herri gehienetan irailaren 11an itxiko dituzte instalazioak, Orozkon izan ezik, bertan irailaren 14ra arte zabalik egongo dira eta. 

Laudio

Laudion ekainaren 18an ekingo diote denboraldiari. Egunero 11:00etatik 20:00etara zabalik egongo dira hilabete horietan. 

Aiaraldeko hainbat herrik igerilekuen udako denboraldiari ekingo diote ekainean zehar eta horretarako prestaketekin hasi dira. Herri gehienetan irailaren 11an itxiko dituzte instalazioak, Orozkon izan ezik, bertan irailaren 14ra arte zabalik egongo dira eta. 

Laudio

Laudion ekainaren 18an ekingo diote denboraldiari. Egunero 11:00etatik 20:00etara zabalik egongo dira hilabete horietan. 

Amurrio

Amurrion ekainaren 11an irekiko dituzte instalazioak. Ordutegiari dagokionez, goizeko 10:30etatik arratsaldeko 20:30etara zabalik egongo dira instalazioak egunero. Hala ere, uztailaren 1etik abuztuaren 11ra bitartean ordutegia 21:00etara luzatuko da. 

Artziniega

Artziniegan 17an zabalduko dituzte igerilekuak eta 11etatik 21:00etara egongo da bainatzeko aukera uda honetan, astelehenetik igandera.  

Aiara

Aiarakoen ordutegia bestelakoa izango da, Etxaurren ikastolaren parean dauden azpiegiturak ekainaren 18an zabalduko dituzte eta hilabete horretan eta irailean astelehenetik ostiralera 12:00etatik 21:00etara zabalik egongo dira eta asteburuetan 11:00etatik 21:00etara. Uztailean eta abuztuan, berriz, egunero 11:00etatik 21:30ra egongo da gozatzeko aukera.

Orozko

Ekainaren 15ean hasiko da denboraldia eta irailaren 14ra arte luzatuko da aurten. Ekaina eta irailean 12:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik. Uztaila eta abuztuan, berriz, 11:00etatik aurrera. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide