Jalgiren kultur ekintzen euri-jasa arratsaldean hasiko da gaur, jardunaldien ostean

Erredakzioa 2016ko mai. 26a, 10:25

Jalgi ekimena laugarren egunera heldu da eta euskal kulturaren komunikazioa izango du ardatz goizean eta arratsaldean, Amurrioko Refor Enpresaldean gauzatuko baitituzte jardunaldiak.

Alea, Argia, Berria, Bilbo Hiria, Di-Da, Gara Goiena... hainbat hedabideko kideek ponentziak eskainiko dituzte eta aiaraldean ikus dezakezue streamming bitartez.

Jalgi ekimena laugarren egunera heldu da eta euskal kulturaren komunikazioa izango du ardatz goizean eta arratsaldean, Amurrioko Refor Enpresaldean gauzatuko baitituzte jardunaldiak.

Alea, Argia, Berria, Bilbo Hiria, Di-Da, Gara Goiena... hainbat hedabideko kideek ponentziak eskainiko dituzte eta aiaraldean ikus dezakezue streamming bitartez.

Horren ostean, mahai-inguruaren txanda helduko da. Solasaldi horretan “Zein dira euskal sormen lanen berri hedatzeko zailtasunak?” galderari erantzungo diote Estitxu Garaik, Leire Palaciosek, Lander Garrok, Gaizka Arangurenek eta Josu Amezagak.

Inprobisazioa, musika, antzerkia eta zinema

Arratsaldean plazaratuko dira euskal sortzaileak Aiaraldean. Amurrion 17:00etan Endika Albellak hip hop musikaren munduaren gakoak azalduko ditu Gaztelekuan. Tailerrean gazteek bertsoak sortzeko parada izango dute.

18:00etan Laudioko Herriko Plazako erabilera anitzeko aretoan Pablo Ibarluzea eta Idoia Zabaleta antzergikileek berbaldia eskainiko dute. Eneritz Artetxe beteko ditu moderatzaile lanak.

19:00etan hiru hitzordu egongo dira; Amurrion, Urduñan eta Orozkon, alegia. Amurrioko Kultura Etxean Asier Altunaren filmen emanaldia egingo dute eta Orozkoko Donibane Aretoan Laburbirako 7 pelikula labur ikusteko aukera emango dute. Urduñako Gaztetxean Mikel Ayllon idazleak eta Igor Arzuaga musikariak “Mara feat Milay” ipuin musikatuak taularatuko dituzte.

Bukatzeko, Laudioko pintxo-pote kaleetan Asier Rubio eta Paula Amilburu bertsolariek zenbait antzezlerekin inprobisazio ikuskizuna

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide