18 hitzordu gauzatuko ditu Jalgi ekimenak gaur

Erredakzioa 2016ko mai. 25a, 09:57

Atzoko eguna kultura ekintzaz gainezka egon bazen ere, gaurkoak gaindituko du eta ia 20 hitzordu gauzatuko ditu Jalgik Aiaraldean.

Egitaraua Arrankudiagan abiatuko da, bertako Eskolan egongo baita Mateo Meteo ipuin kontalaria 09:45ean.

Ordu laurden beranduago saioak hasiko dira Laudion, Amurrion, Artziniegan eta Aiaran. Laudion proposamen bikoitza egongo da; 10:00etan Katixa Agirre idazlea mintzatuko da Ikastolan sexismoari buruz eta Patxi Zubizarretak, ordea, irakurleekin topaketa egingo du Berbots Euskaltegian.

Atzoko eguna kultura ekintzaz gainezka egon bazen ere, gaurkoak gaindituko du eta ia 20 hitzordu gauzatuko ditu Jalgik Aiaraldean.

Egitaraua Arrankudiagan abiatuko da, bertako Eskolan egongo baita Mateo Meteo ipuin kontalaria 09:45ean.

Ordu laurden beranduago saioak hasiko dira Laudion, Amurrion, Artziniegan eta Aiaran. Laudion proposamen bikoitza egongo da; 10:00etan Katixa Agirre idazlea mintzatuko da Ikastolan sexismoari buruz eta Patxi Zubizarretak, ordea, irakurleekin topaketa egingo du Berbots Euskaltegian.

10:00etan ere Maite Frankok ipuin kontalaria Aresketa Ikastolan umeen irudimena hegan jarriko du eta Aiarako Eskolan Hala Dzipok kontzertu didaktikoa eskainiko du. Aipatu beharra dago musika emanaldia oso arrakastatsua izan zela atzo Okondon.

Artziniegako Eskola antzokia bilakatuko da Anodino Teatroren lana hartzeko.

Amurrio zinemaren hiriburua

Amurrion protagonismo berezia izango du zazpigarrean arteak. Hasteko, 10:20an Esti Urresolak “Ikusi Makusi” saioa landuko du Zaraobe Institutuan eta 10:30ean AEK-ko Euskaltegian Iratxe Fresneda kazetariak eta EHUko irakasleak azalduko du zeintzuk diren bere 12 sekuentzia gogokoenak.

12:00etan dantzarako unea helduko da Laudioko Latiorro Ikastetxera Elirale taldearen eskutik.

Alabaina, ordubete beranduago, antzerkiak Amurrio Antzokia beteko du. “Koaderno Zuri” lana erakutsiko du Hika Teatroak.

Bateria hotsak

Galder Izagirre Dut, Kuraia eta Berri Txarrak taldeetako bateria-jotzaileari elkarrizketa egingo diote 14:00etan Laudioko Ikastolan. Nahi duenak musikari aparta horren nondik norakoak ezagutzeko parada berria izango du Urduñan, Alondegian, 19:00etan, hain zuzen.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=AK-u3lj0G4s&feature=youtu.be width:650 height:350]

Ekintza zaparrada 17:00etatik aurrera

Arratsaldeko egitaraua Maite Frankok abiatuko du 17:00etan Laudion, Basalarrina elkarteko egoitzan, ipuinekin.

18:00etan eskaintza biderkatuko da: Orozkon Hika Teatroa arituko da, Artziniegako Etnografia Museora Hala Dzipo Eskolak “Abeltxuriak” kontzertu didaktikoa eramango du eta Amurrioko Refor enpresaldean Elirale Dantza taldearekin mugitzeko parada egongo da.

19:00etan, Galder Eizagirrek ez ezik, Anodinoa Teatroak eta Patxi Zubizarretak emanaldiak gauzatuko dituzte. Antzerkigileek Laudioko Lanbide Heziketan “Zerura eroria” obra taularatuko dute eta idazlea Amurrioko Katekesi Aretoan egongo da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide