Amurrioko taldeak Laudioko Bagitxuak taldearen aurka hiruna berdindu zuen igandean, Bañuetan jokatutako itzulerako partidan, eta erregional mailako txapelketa eskuratu du joaneko garaipenari esker.
Norgehiagoka Laudiokoen alde hasi zen eta lehen zati osoa aurretik izan da kanpoko taldea. Hala ere amurrioarrek berdindu eta bi gol gehiago sartu zituzten 3 eta 1 aurretik jarriz. Orduan, Amurrioko taldeak partida pausatu eta lasaiago jokatzen saiatu ziren. Hori ikusita Laudioko taldeak gogor ekin zion erasoari, 2 segundu falta zirela partida berdindu arte.
Horrela partida hiruna geratu zen baina joaneko partidan amurrioarrek 4 eta 6 irabazi zutenez, Arabako afizionatuen lehenengo erregional mailako txapelketa irabazi zuten.
Nahiz eta galdu, laudioarrek afizionauten Lehentasunezko mailan jokatuko dute
Bi taldeek haien multzotako lehen postua lortu zutenez, afizionatuen lehentasunezko mailan izango dira hurrengo urtean. Bertan Gasteizko taldeak dira nagusi, beraz, partida gogorrak izango dituzte bi taldeek Arabako hiriburuan.