Eskualdeko 10 erakundek sinatu zuten maiatzaren 13an Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren konpromisoa. Horren bitartez oinarriak jarri dituzte euskararen aldeko foro horretan aritzeko modu jarraitu eta koordinatuan.
Sinatu berri duten akordioaren arabera, urtean hiru aldiz elkartuko dira udaletako euskara teknikariak eta elkarri euren jardueraren berri emango diote. Aldiz, batzar orokorra urtean behin deituko dute.
Erakunde sinatzaileak hurrengoak izan dira: Aiarako Koadrilla eta Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Artziniega, Orozko, Okondo, Amurrio, Laudio, Aiara eta Urduñako udalak. Berez, tokiko alkate gehienek parte hartu zuten ekitaldian.