Jalgi, umeentzako erabakiguneak, “Komunikatuz eraldatu” eta Ander Ganzabal protagonista egunkarian

Erredakzioa 2016ko mai. 17a, 19:36

Bihar argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren 52. zenbakia. Ohikoan baino gehiago pisatuko du, bere barnean Jalgi ekimenari buruzko aldizkari berezia topatuko baitu irakurleak.

Bihar argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren 52. zenbakia. Ohikoan baino gehiago pisatuko du, bere barnean Jalgi ekimenari buruzko aldizkari berezia topatuko baitu irakurleak.

Kultura atalak ere Jalgi izango du hizpide, Gotzon Barandiaran Arteaga eta Maria Rivero Campori eginiko elkarrizketarekin. Jendartea atalean, berriz, Urduñan egingo diren “Komunikatuz eraldatu” jardunaldietan parte hartuko duten Bashe Nuhem, Ivan Sanjines eta Mariano Estradari eginiko elkarrizketa egongo da.

Azken bi asteetako albisteei errepaso zabala emango die Herriz herri atalak, eta Kirolean Ander Ganzabal Bilbao triatloilari orozkoarra izango da protagonista.

Haurren erabakiguneei buruzko erreportajea
Erreportaje nagusiak, baina, oso bestelako gai jorratuko du: haurrek erabakiak hartzeko dituzten eskubide eta gaitasunak hartzen dituzten proiektuak.

Kolaboratzaileak ere ugariak izango dira egunkariaren 16 orrietan: Julen Arzuaga, Itziar Larrazabal, Jonatan Moreno, Luis Vil, Jon Muñoz eta Miren Ayesak idatzi dituzte iritzi-zutabeak. Urtzi Odrizoolak, bere aldetik, bideo-jokoei buruzko zutabea prestatu du, eta Floren Usiak komikia.
 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide