2016-2017 ikasturtean euskara ikasteko aurrematrikula eskaintza berezia AEK-n

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2016ko mai. 14a, 09:00

Aiaraldeko AEK-ko euskaltegiek datorren ikasturterako aurrematrikula egiteko eskaintza berezia zabaldu dute.

Datorren ikasturtean euskara ikasteko asmoa duen orok, orain izena emanez gero, hainbat abantaila izango ditu: % 5eko deskontua matrikularen prezioan, ordainketa malguagoa, beste epe bat gehituta ohiko ordainketa-epeei, lehentasuna taldeak eratzeko orduan, kasu.

Amurrioko Antzokiak orain arte erabili izan duen 35 mmko pelikula proektagailua ordezkatu du. Hemendik aurrera erabiliko den sistema zinema digitalean oinarrituta dago eta proiektagailu berriak egitarau egonkorragoa eskaintzeko bide emango du.

 Aretoan instalatu berri duten ekipamenduak zinema digitalean proiektatzea ahalbideratuko du. Izan ere, 35mmko pelikula proiektagailuak desagertzear dira, industria zinematografikoak gero eta kopia gutxiago ekoizten baititu formatu honetan. 35mmko kopien eskasia dela eta azken hilabeteotan Antzokiako arduradunek arazoak izan dituzte egitarau osatua eskaini ahal izateko. Bateraezintasuna aintzat hartuta Amurriko Antzokiak sistema digitalaren alde egin du.

 Jakina denez, Amurriko Elexondo kalean kokatuta dagoen Antzokiak urritik maiatza arte proiektatzen ditu pelikulak, eskaintza horri musika eta arte eszenikoa gehitu behar zaizkio, dantza eta antzerkia, alegia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide