EH Bilduko Nerbioigoieneko hainbat ordezkarik eskatu diete Eusko Jaurlaritzari zein Bizkaiko Foru Aldundiari Nerbioiko bidegorria egin dezaten. Arrigorriagan egin dute agerpena gaur eta Arrankudiaga-Zolloko, Arakaldoko eta Urduñako alkateek.
Koalizioko kideek gogoratu dute duela 10 urte onartu zela proiektua eta oraindik ez dutela egikaritu. Izan ere, 2006an oniritzia eman zioten egitasmoari autoaren erabilera saihesteko eta bizikleta sustatzeko.
Horretarako, EH Bilduk gogoratuko die erakundeei (Bizkaiko Batzar Nagusietan zein Eusko Legebiltzarrean), proiektuaren bi zatiak gauzatu behar dituztela; Bilbotik Arakaldora doan bidea eta Arakaldotik Urduñara doana.