Aiaraldea euskal kulturaren erdigune bihurtuko duen Jalgi ekimenaren programazioa aurkeztu dute

Erredakzioa 2016ko mai. 4a, 22:11

Arratsaldeko 18:00etan ekin diote Jalgi egitasmoaren egitaraua aurkezteari Laudioko Lamuza pilotaleku esanguratsuan. Ekimenerako propio egindako abestiak girotu du ekitaldia eta Manuel Moreno (Topagunea), Gotzon Barandiaran (Ahotsenea) eta Maria Rivero koordinatzaileek hartu dute hitza antolatzaileen izenean. Natxo Urkixo Laudioko alkatea eta Ander Añibarro Aiarako Koadrillako presidentea ere mintzatu dira.

Arratsaldeko 18:00etan ekin diote Jalgi egitasmoaren egitaraua aurkezteari Laudioko Lamuza pilotaleku esanguratsuan. Ekimenerako propio egindako abestiak girotu du ekitaldia eta Manuel Moreno (Topagunea), Gotzon Barandiaran (Ahotsenea) eta Maria Rivero koordinatzaileek hartu dute hitza antolatzaileen izenean. Natxo Urkixo Laudioko alkatea eta Ander Añibarro Aiarako Koadrillako presidentea ere mintzatu dira.

Guztiek goraipatu dute euskal kultur eragileen, euskalgintzaren eta euskararen transmisioaren garrantzia. Izan ere, horiek eta euskal kulturari ikusgarritasuna emateko beharra izango dira Jalgiren ardatzak.

Gorka Urbizu, Anari, Porrotx eta Miren Amuriza ekarriko ditu Jalgik Aiaraldera, besteak beste

Egitarauari dagokionez, maiatzaren 23tik 29ra 70 jarduera gauzatuko dituzte Aiaraldeako 9 herrietan. Horretarako, hainbat diziplina uztartuko dituzte; musika, arte plastikoak, antzerkia, bertsolaritza eta dantza, besteak beste.

Izen handiko Anari, Miren Amuriza, Gorka Urbizu, Porrotx, Joseba Tapia, Agurtzane Intxaurraga, Iratxe Fresneda, Xabi Solano, Hesian, Katixa Agirre, Andoni Egaña, Galder Izagirre edota Jon Maia arituko dira programatutako jarduera horietan, bai eta bidea jorratzen ari diren beste asko ere. Guztira astebetean 65 kultur jarduera programauko dira tokiko eta Euskal Herriko sortzaileenn eskutik. Kultur jarduera guzti hauen berri zehatza jalgika.eus web-atarian jaso dute, eta PDDF honetan ere topa daitezke, albiste honen amaieran bezala.

Emanaldi asko ikastetxetan egingo dituzte, baina kulturari ireki nahi dizkioten plazak oso bestelakoak izango dira: kaleko espazioak, Amurrio Antzokia, Alondegia, Gizarte Etxea, kultur etxeak, Donibane Aretoa, euskaltegiak, katekesi aretoa, gaztetxeak, kaleak...

Babes handia

Aurkezpen ekitaldian inplikazio handia eta sakona sumatu da; dozenaka herritar ez ezik, eskualdeko zein kanpoko sortzaile eta ordezkari politikoak bertaratu baitira.

Horrela, publikoaren artean Esti Urresola zinemagilea, Eneritz Artetxe, Ane Urkiola, Agurtzane Intxaurraga antzerki zuzendaria eta Mikel Uraken musikaria egon dira,  oholtzan Mikel Ayllon, Igor Arzuaga eta Uluka aritzen ziren bitartean.

Babes politikoa ere zabala izan da, Itziar Duoandikoetxea Arrankudiaga-Zolloko alkatea, Iñigo Gomez Artziniegako alkatea, Jabi Asurmendi Arakaldoko alkatea eta EAJ zein EH Bilduko Laudioko, Amurrioko eta Artziniegako zinegotziak batu dira. Horrez gain, Orozko Udaleko kultur zinegotzia en Begoñe Olabarriak ere bat egin du ekimenaren aurkezpenarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide