Tubacex enpresak 500.000 euro galdu ditu 2016ko lehenengo hiru hilabeteetan

Erredakzioa 2016ko mai. 11a, 10:35

Tubacex enpresak oharra kaleratu du 2016ko jardueraren balorazioa egiteko. Zuzendaritzak azaldu du 500.000 euroko galera izan dutela lehen hiruhilekoan petrolioaren inbertsioen murrizketen eta lehengaien prezioaren jaitsieragatik.

Izan ere, 121,4 milioi euroko salmentak egin ditu urtarrilean, otsailean eta martxoan, iaz baino %24 gutxiago. Edonola ere, 75 milioi euroko kontratua eskuratu du Ekialde Hurbilean hodi OCTGak ekoizteko; produktu horrekin inoiz lortutako kontraturik handiena, alegia. Apirilean hasi ziren ekoizten Amurrion.

Zor finantzarioa

Enpesako arduradunek jakinarazi dute aurreikusi zutela egoera txarra igaroko zutela merkatuaren egoera dela eta. Ondorioz, bere eskaintza sakabanatu eta kostuak murriztu dituzte (Asian saltzen dituzte tutu gehinak, esaterako).

Hala ere, zorpetze finantzarioaren maila ez da eurek nahiko luketeena, bikoitza baizik. Dena den, urtean zehar kutxa egitea eta hori konpontzea espero dute.

LABek uste du murrizketak prestatzen ari direla

Sindikatu abertzaleak oharra zabaldu du adierazteko, bere aburuz, enpresako zuzendaritza prestatzen ari dela murrizketak.

Langileen ordezkarien ustetan zuzendariaren diskurtsoak antz handia dauka Tubos Reunidosen edo Arcelorren entzundakoarekin. Zentzu horretan, horrelako neurrien aurka egongo dela iragarri du LABek.

Bestalde, sindikatuak gogoratu du Tubacex taldeak etekin handiak izan dituela azken urteotan, baita 2015ean ere, beste enpresa batzuek arazoak zituzten bitartean. Horrez gain, nabarmendu du Kantabrian inbertsioak egin dituztela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide