Udaberriaren hasierarekin batera Arabako Bertsozale elkarteak "Oholtzapetik entzulea epaile" egitasmoa aurkeztu zuen.
Bertan, hamasei bertsolari lau saio desberdinetan banatu ziren: entzuleen erabakien menpe uzteko finalerako lau sailkatuen hautaketa.
Lehenengo saioak Ozaetan, Murgian, Agurainen eta Amurrion burutu ziren eta saio hauen ondorioz, betiere entzuleen ustetan, hurrengoak izan dira bertsolaririk onenak: Izar Mendiguren, Serapio Lopez, Manex Agirre eta Oihane Perea.
Lau bertsolariak Legutioko Kultur Etxean lehiatuko dira txapela lortzeko, plaza ereduan, datorren maiatzaren 13an arratsaldeko 20:30etatik aurrera egingo den saioan. Aintzane Irazustak gai-jartzailearen lanak egingo ditu.
"Oholtzapetik" egitasmoa jarraitzeko hurrengo estekan topatu daiteke informazio gehiago.