Bertsolaritza gogoko dutenek bi hitzordu izango dituzte asteburuan Amurrion eta Orozkon. Lehenengo saioa gaur bertan izango da Amurrioko Kultur Etxean 20:30ean.
"Oholtzapetik" lehiaketaren harira Paula Amilburu, Xabi Igoa, Juan Mari Juaristi eta Serapio Lopez neurtuko dira. Oier Lopez izango da gai-jartzailea eta publikoak erabaki beharko du nor egongo den hurrengo kanporaketan.
Dagoeneko Izar Mendiguren, Oihane Perea eta Manex Agirre sailkatu dira.
Bizkaiko Txapelketa Orozkon
Orozkoko Donibane Aretoak, ordea, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa hartuko du maiatzaren 8an 17:30etatik aurrera. Asier Galarza, Ekaitz Larrazabal, Garikoitz Sarriugarte, Ibon Larrazabal, Joanes Igeregi eta Nuria Cortada bertsolariek parte hartuko dute emanaldian. Udalak 2.000 euroz lagundu ekimena.