Bizkaibus zerbitzua eskaintzen duten enpresetako langile-batzordeek -Euskotrenbideak izan ezik- lanuzte partzialak deitu dituzte. Aiaraldean bi ibilbidetan nabarituko da mobilizazioen eragina; Enkarterrikoan (hemen Artziniega sartuta dago, besteak beste) eta Pesalur enpresakoa (kasu horretan Orozko dago, adibidez).
Lanuzteen egutegia hurrengoa da:
-
2016ko maiatzaren 4, 9, 12, 16, 18 eta 20an (ordu biko lanuzteak 07:30etik 09:30era, goizez, eta 18:00etatik 20:00etara, arratsaldez)
-
2016ko maiatzaren 23, 24, 25 eta 26an (hiru orduko lanuzteak 07:00etatik 10:00etara, goizez, eta 17:30etik 20:30era, arratsaldez)
-
2016ko maiatzaren 30ean eta 31n eta ekainaren 8, 9 eta 10ean (lau orduko lanuzteak 07:00etatik 11:00etara, goizez, eta 17:00etatik 21:00etara, arratsaldez)