Multiabentura udalekuak eskainiko dituzte Urduñan, Laudion eta Orozkon

Erredakzioa 2016ko mai. 3a, 08:54

Laudioko, Orozkoko eta Urduñako udalek, besteak beste, eguneko jardueretan oinarritutako multiabentura udalekuak eskainiko dituzte aurten 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.

Laudioko, Orozkoko eta Urduñako udalek, besteak beste, eguneko jardueretan oinarritutako multiabentura udalekuak eskainiko dituzte aurten 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.

Udalekuak bi txandatan banatuko dituzte parte-hartzaileen adinaren arabera. Lehenengo txanda, 12 eta 14 urte artekoei zuzendutakoa (2002-2004) ekainaren 27tik uztailaren 7ra gauzatuko da eta espeleologia, kayak, arroila jaitsiera eta puenting egingo dute, adibidez. Lehenengo txanda horretako parte-hartzaileek 90€ ordaindu beharko dute.

15 eta 17 urte arteko gazteek, (1999-2001) bestetik, uztailaren 4tik 8ra espeleologia, eskalada, surfa edo puentingarekin gozatzeko aukera izango dute, gainera, gau bat barnetegian emango dute. Bigarren txanda horretan 95€ ordaindu beharko dute.

Leku mugatuak

Herri bakoitzak leku mugatuak ditu ekintza horietan parte hartzeko. Jardueretan izena emateko edo horien inguruan informazio gehiago eskatzeko herri bakoitzeko udalera jo besterik ez dago: Laudion 94 403 48 00, Orozkon 94 633 96 33 eta Urduñan 94 538 30 03.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide