Aiaraldea Egunkari bikoitza argitaratuko da bihar, hezkuntza gehigarri bereziarekin

Erredakzioa 2016ko mai. 1a, 23:10

Aiaraldea Egunkari bikoitza argitaratuko da bihar. Ohiko 16 orriei beste 16 gehituko zaizkie. Orri berri horietan “Hezkuntza Aiaraldean” gehigarri bereziaren 2016ko edizioa topatu ahal izango du irakurleak. Bihar hasten da eskualdeko ikastetxeetan Batxilergoko, Bigarren Hezkuntzako eta Haurreskolako aurre-matrikulazio kanpainak. Horri buruzko hainbat artikulu, elkarrizketa edota erreportajez hornitua egongo da gehigarria.

Erditzea, Larruazabal edota Antonio Aldama protagonista

Hainbat gai jorratuko dituzte egunkariko beste 16 orriak. Erditzeari buruzko erreportajea izango da nagusi, hainbat adituren adierazpenekin. Kultura atalean, berriz, Antonio Aldama margolari laudioarrari eginiko elkarrizketa egongo da.

Datorren ikasturtean Lehen Mailan hasiko duen Zaraobe Saskibaloi Klubari eginiko elkarrizketa egongo da kirol atalean, eta kontrazalean “El conquistador del fin del mundo” saioan egon berri den Ainara Gotxiri eginikoa.

Hortaz gain, ez da faltako azken bi asteetako albiste esanguratsuenen bilduma, “Herriz herri” atalean. Norberto Aldaiturriaga, Koldo Gilsanz, Mikel Ayllon eta Itziar Urkijoren zutabeak egongo dira baita, Jabi Isasiren komikiarekin batera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide