Eskualdeko zenbait herritan egin duten bezala (Orozkon edo Laudion), Amurrioko Gure Esku Dagok kandelekin osatutako mosaikoa gauzatuko du gaur gaueko 21:00etan.
Ekintza horrekin erabakitzeko eskubidea aldarrikatu nahi dute berriro. Herritar orori parte hartzeko deia zabaldu diete antolatzaileek eta emaitza polita izango delakoan daude. Giroa alaitzeko eta berotzeko kale animazioa eta pintxoak eskainiko dituzte.
Orozkon hitzordua larunbatean
Orozkon ere erabakitzeko eskubidea izango da ardatza ostiralean. 19:30ean Zubiaur plazan askaria egingo dute jan eta edateko era Untzueta Gazteluaren inguruko erakusketa egongo da ikusgai. 20:30ean bertsolariek hartuko dute hitza.