Bestelako eskola eredu baten aldeko herri eskolak egingo dituzte bihar Amurrioko Zaraobe institutuan. Aiaraldea osoko ikasleek hezkuntza sistemaren eredu arrotzaz, eskola feministaz, erreformeen desobedientziaz edota eduki propioetaz hausnartu eta eztabaidatuko dute 12:00etatik aurrera.
Ikasleek hiru tailerren bitartez eskola eredu berria irudikatuko dute eta, besteak beste, ikasle bazkaria ere egingo dute ikastetxean.
Ez da izan Ikasle Abertzaleak antolakundeak eskualdean antolatutako ekimen bakarra, izan ere, iragan martxoaren 17an Euskal Herri osoan bezala, Laudioko kaleak bete zituzten egungo hezkuntza sistema eraldatzeko aldarriarekin.
Oraingoan bestelako hezkuntza sistemaren eraikuntzara begirako ekimena gauzatuko dute.
[video:https://vimeo.com/159466966 width:650 height:250]