Diru-laguntzak lortzeko landatasun maila berrikustea eskatu diote Eusko Jaurlaritzari eta Aldundiei

Erredakzioa 2016ko api. 24a, 13:31

Orozkoko, Urduñako eta Amurrioko Udalek eskaera egin diete Eusko Jaurlaritzari eta Arabako zein Bizkaiko Foru Aldundiei: Landa Eremuko Garapenaren Planari dagokionez landatasun mailen sailkapenak berrikusi ditzaten. Prozesua oraindik irekita dago eta Urduñako zenbait aldarrikapen onartu dituzte, adibidez.

Landatasun mailen sailkapenak landa eremuko guneek diru-laguntzak eskuratzeko aukera errazten dute: Leader edo Erein programek banatzen dituzten laguntzak, alegia. Hori bai, horretarako gradu 1, 2 edo 3 izan behar dute, eta gehienek 4. gradua jaso dute.

2015-2020 urteetan Landatasun mailak aztertzeko erabili dituzten irizpideen arabera, udalerri osoaren ezaugarriak hartu dituzte aintzat, eta ez eremu bakoitzarena.

Administrazio batzarrak Amurrion eta Urduñan

Hori dela eta, Amurrio, Urduña eta Orozkoko zenbait auzo eta Administrazio Batzar kaltetuak izan daitezke, tokiko erakundeen ustez.  Esate baterako, Larruazabal edo Arrastariako Administrazio Batzarren beharrak oso ezberdinak dira Urduña edo Amurrioko herriguneekin alderatuta. Aitzitik, Administrazio Batzarren aurrekontuak diru-laguntzen menpe daudenez askotan, murrizketek eragin handia izango lukete.

Orozkoko helegitea

Orozkoko Udalak helegitea jarri dio Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari, landatasun maila oso eskasa aitortu diotela nabarmentzeko.
Tokiko erakundearen ustez, ez dauka zentzurik herrigunetik 5 kilometrora dauden auzoek Arakaldo edo Arrankudiagako landatasun maila bera izatea.

Gainera, azpimarratu du herriko abeltzainek Arakaldo, Arrankudiaga, Zeberio, Artea, Areatza eta Zeanurikoek beste ganadu daukatela.
Hori gutxi balitz, udalak gogoratu du Orozko dela Bizkaian landa eremuko gune gehien daukan herria eta leku horietan herritarrek garraio publikorik ez dutela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide