Gazteen lokalak, artea, CD Urduña eta LOMCEri desobedientzia Aiaraldea Egunkariaren 50. zenbakian

Erredakzioa 2016ko api. 20a, 22:09

Gaur (apirilak 21) argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren 50. zenbakia. Ohikoan bezala, hainbat gai topatu ahal izango ditu irakurleak argitalpena osatzen duten 16 orrietan.

Herriz herrikako atalean azken bi asteetan Aiaraldean gertatutako albiste esanguratsuenei errepasoa emango zaie.

Gaur (apirilak 21) argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren 50. zenbakia. Ohikoan bezala, hainbat gai topatu ahal izango ditu irakurleak argitalpena osatzen duten 16 orrietan.

Herriz herrikako atalean azken bi asteetan Aiaraldean gertatutako albiste esanguratsuenei errepasoa emango zaie.

Erreportaje nagusiak eskualdeko hainbat herritan ematen den fenomeno bat izango du hizpide: gazteek euren aisialdirako alokatzen dituzten lokalena. Udalek eta bestelako instituzioek dituzten datuak plazaratuko ditu testuak, eta hainbat lonja erabiltzaileren iritziak plazaratuko ditu. Kale-inkestak ere gai hori jorratuko du.

Kultura atalean, berriz, beste erreportaje batek hartuko du nagusitasuna: Artearen Hazia erakusketari buruzkoa. Erakusketa horren nondik norakoak azalduko ditu artikuluak, bertan parte hartzen duten hainbat artista gazteren adierazpenekin.

Jendartean, berriz, elkarrizketa bat egongo da: Heziberri dekretuak Lehen Hezkuntzan planteatzen dituen azterketaren aurka posizionatutako guraso bati eginikoa.

Futbola eta zumba

Kirolean, berriz, CD Urduñak Bizkaiko Kopa nola irabazi duen jakin ahal izango du irakurleak, azken partiduaren kronika batekin eta taldeko kapitainari eginiko elkarrizketa batekin.

Bukatzeko, Izaskun del Cerro zumba irakasleari eginiko elkarrizketa egongo da kontrazalean.

Kolaboratzaile ugarik hartu dute parte 50. zenbaki horren erredakzioan. Andoni Aldekoak, Eneko Gastakak, Patxi Iturregik eta Irati Marañonek iritzi zutabeak prestatu dituzte. Txetxu Urkijok, bere aldetik, zinema proposamena idatzi du. Komikia, berriz, Zaraobe Institutuko irakaslea den Gorka Belaskorena da.

 

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide