6 zauritu gutxienez Orozko eta Laudio artean gertatutako istripuan

Erredakzioa 2016ko api. 20a, 09:35

Goizeko 07:45ean istripua gertatu da Laudio eta Orozko artean, Burullagatik gertu.

Autobus batek -Bizkaibus enpresakoa, alegia- abereak garraiatzen zituen auto baten aurka jo du eta anabasa handia sortu du gertakariak. Ertzaintzak azaldu du istripua izan duen ibilgailuetako batek erreia inbaditu duela. Suhiltzaileek adierazi dute autoaren atoia apurtu dela eta horregatik jo duela autobusaren aurka.

Horren ondorioz, zenbait ardi hil dira -15, hedabideen arabera- kolpearen ondorioz eta anbulantziak eta polizia bertaratu dira. Antza, 9 zauritu arin egon dira; guztiak autobus erabiltzaileak, baina poliziak 6 besterik ez ditu berretsi. Ertzaintzak azaldu du zerbitzu medikuek eraman dituztela 6 zauritu ospitalera  zerbitzu (4 Galdakaora eta 2 Gurutzetara). Litekeena da besteak auto pribatuetan joatea sendatzera.

10:50ean errepidea guztiz garbitu dute eta dagoeneko trafikoa ohikoa da.

Beste istripu bat, mendian

Orozkon beste istripu bat gertatu da, mendian, hain zuzen. Emakume batek erorketa izan du eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide