"Mintzanet bidez bi persona harremanetan jartzen dira euskaraz hitz egiteko skype erabilita"

Erredakzioa 2016ko api. 12a, 12:00

MAITE MARTINEZek (Donosti, 1965) mintzanet zerbitzua erabiltzen du. Horri esker euskaraz hitz egiteko aukera dauka skype bitartez bizi den herrian, Ozaetan.

MAITE MARTINEZek (Ozaeta, 1965) mintzanet zerbitzua erabiltzen du. Horri esker euskaraz hitz egiteko aukera dauka. Araban pertsona gutxik eman dute izena, eta Aiaraldean oso ezezaguna da.

Azalduko diguzu zer den mintzanet?

Mintzanet proiektuaren bidez euskara praktikatu nahi duten bi pertsona harremanetan jartzen dira skype erabilita euskaraz hitz egiteko.

Printzipioz, harremanetan jartzen dira bidelari bat, euskara ikasten edo hobetzen ari dena, eta euskara ondo dakien bidelagun bat, bidelariari berba egitera aukera ematen diona.

Gure kasuan, aldiz, bai Leticiak eta bai nik, biok daukagu euskara hobetzeko asmoa, gogoa eta beharra.

Nola erabaki zenuen zerbitzua erabiltzea?

Orain dela bi urte irratian entzun nuen berri bat mintzaneti buruz. Nik EGA gainditu nuen, baina handik aurrera oso aukera gutxi eduki izan dut euskara praktikatzeko. Horregatik mintzaneten berri jaso nuenean pentsatu nuen oso aproposa zela niretzat.

"Etxetik egin dezakezu, eta nagitasun gutxiago ematen du berba-lagun normala (presentziala) egitea baino."

Edonori gomendatzen diot mintzanet proeiktuan parte hartzea. Oso erraza da eta oso atseginak dira mintzaneteko arduradunak.

Noiz erabiltzen duzu oro har?

Gu astero elkartzen gara, astelehenero hain zuzen ere, 9.30etatik 10.00etara.

Zer egiten duzu?

Lagunek egiten duten moduan egiten dugu berba. Hasieran pentsatu genuen, mintzanet proiektuan aholkatzen duten bezala, gai bat prestatzea astero, baina bakarrik lehenengo astean egin genuen. Handik aurrera gure gauzei buruz hitz egiten dugu: astean zehar zer egin dugun, asteburuan nola pasatu dugun, lanean zer moduz, eta abar.

Bestalde, iazko udan Leticia etorri zitzaidan etxera bisitan. Ni Arabako lautadako herri txiki batean bizi naiz eta ortuak fruituak eman zituenean etorri zen etxera. Bidaltzen dizut argazkia egun horretako argazkia da. Aurten ere berriro etortzea espero dut!

Leticia Donostian bizi da, eta Donostian ere elkartzen gara noizbehinka. Azken aldiz oso paseo polita eman genuen elkarrekin hondartzatik.

Zer nolako ekarpen egin dizu mintzanetek? 

Alde batetik, helburua bete dut: behintzat, astero euskaraz hitz egiten dut. Nire euskara maila ez da substantzialki hobetu, baina hitz egiteko erraztasuna handitu egin da.

Eta bestetik, garrantzitsua dena, lagun bat gehiago daukat orain, oso gustura nago, oso pozik, mila mila esker mintzanet proiektuari eta nire bikoteari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide