Adierazpen askatasuna: Aiaraldea.eus-ek elkartasuna adierazi die Argia aldizkariari eta Axier Lopez kazetariari

Erredakzioa 2016ko api. 12a, 17:07

Axier Lopez (@axierL) izan da “mozal legea”-k zigortu duen lehenengo kazetaria.

Axier Lopez (@axierL) izan da “mozal legea”-k zigortu duen lehenengo kazetaria. Argia aldizkariko langileak 601 euroko isuna jaso du zabaltzeagatik Naroa Ariznabarretaren atxiloketaren argazkiak.

Espainiako Gobernu ordezkariak horren aurkako zigorra abiatu du “mozal legea” baliatuta -hau da, “Herritarren segurtasunerako 4/2015 Lege Organikoa”-.

Erakundeak argudiatu du: “irudi horiei esker operazioan parte hartu zuten agenteak identifika daitezke, funtzionario hauentzat identifikazio publikoak dakarren arriskuarekin” .

Elkartasuna

Hainbat pertsona eta erakunde ari dira elkartasuna adierazten (Nafarroako Parlamentuak, besteak beste) eta horiekin bat egin du Aiaraldea.eus-ek.

Aiaraldeko komunikazio proiektuak salatu nahi du Axier Lopez eta Argia aldizkariaren aurkako isuna adierazpen askatasunaren kontrako erasoa dela, herritarrak informatzeko eskubidea urratzen baitu.

Lehenengo isuna

Axier Lopezena izan da, momentuz, “mozal legea” baliatuta ezarri duten lehenengo isuna Estatu Espainiarrean.

Gauzak horrela, Argiak aurreratu du ez duela inolako asmorik zigorra ordaintzeko, eta, ondorioz, litekeena da kasua epaitegian bukatzea.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide