1.463 aiaraldear joan ziren euren herrietatik 2014an, 438 EAEtik kanpora

Txabi Alvarado Bañares 2016ko api. 7a, 09:13

Urtero mila aiaraldear baino gehiago joaten dira euren herrietatik beste leku batzuetara bizitzera. Hori ondorioztatu daiteke EUSTATek eskainitako datuak behatuta. 2014an 1.463 aiaraldearrek utzi zuten euren ordura arteko bizitokia beste leku batera bizitzera joateko.

Horietatik 438 EAEtik kanpora joan ziren.  Gainontzekoak (1.025) autonomi erkidegoko beste herri batera mugitu ziren. Hala ere, azken zifra hori aztertzerako orduan gauza bat izan behar da kontutan: balitekeela 1.025 pertsona horietako batzuk Aiaraldeko herri batetik bestera baino ez mugitu izana.

Urtero mila aiaraldear baino gehiago joaten dira euren herrietatik beste leku batzuetara bizitzera. Hori ondorioztatu daiteke EUSTATek eskainitako datuak behatuta. 2014an 1.463 aiaraldearrek utzi zuten euren ordura arteko bizitokia beste leku batera bizitzera joateko.

Horietatik 438 EAEtik kanpora joan ziren.  Gainontzekoak (1.025) autonomi erkidegoko beste herri batera mugitu ziren. Hala ere, azken zifra hori aztertzerako orduan gauza bat izan behar da kontutan: balitekeela 1.025 pertsona horietako batzuk Aiaraldeko herri batetik bestera baino ez mugitu izana.

 

1980 eta 2000 urteen artean jaiotakoak ziren 2014an migratzeko hautua hartu zuten aiaraldearren % 41,1a

 

Hortaz gain, argi izan behar da datu hauek guztiak errolden arabera osatzen direla, eta egon daitezkeela erroldan jakinarazi gabe beste leku batera bizitzera doazen pertsonak. Datuek, beraz, ez dute fenomenoa bere osotasunean islatzen. Migrazio-saldo negatiboa du eskualdeak.
Hau da, jende gehiago da eskualdetik doana eskualdera bizitzera bertaratzen dena baino. 2014an, adibidez, - 57koa izan zen migrazio-saldoa, kanpora joandakoak bertaratutakoak baino % 4,05 gehiago izan ziren.

Biztanleriaren zahartzea
Migratzaileen perfilari erreparatuta, ikusi daiteke gizonekoak ugariagoak direla emakumezkoak baino, bien arteko tartea nahiko txikia den arren: 2014an EAEtik kanpo bizitzera joandako aiaraldearren % 54,5a zen gizonezkoa.

Perfil esanguratsuagoak sumatu daitezke adinari erreparatuta. Emigratzea erabakitzen duten aiaraldearren gehiengoa gazteak dira. 1980 eta 2000 urteen artean jaiotakoak ziren 2014an autonomi erkidegotik kanpora joandako aiaraldearren % 41,1a (gutxi gora behera 16 eta 36 urte artekoak).

 

Egin dituzten ikasketekin erlazionatutako lanik topatzen ez dutelako hartzen dute askok atzerrira joateko hautua

 

Eskualdeko gazteen ihesak eragina izan dezake biztanleriaren zahartze gradualean. Zahartze hori apurka-apurka ari da gertatzen eskualdean: 2001an 6.968 pertsona zeuden 65 urte edo gehiago zituztenak, biztanleria osoaren % 17,6a. 2015ean, berriz, adin hori zuten 8.924 biztanle kontabilizatu ziren (% 20,98).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide