Gasteizen larunbatean egingo den eraso matxisten aurkako manifestaziora joateko eskualdeko busa antolatu dute, eta gaur da izena emateko azken eguna.
Hiru lekutan eman daiteke izena: Urduñako Mugalde, Amurrioko Txokogorri eta Laudioko Bazter tabernetan. Bidaiaren prezioa sei eurokoa izango da.
Busa 11:00etan aterako da Urduñatik, baina Amurriotik eta Laudiotik ere pasako da, 11:15etan eta 11:30etan, hurrenez hurren. Itzulera 20:00etan izango da Gasteiztik.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak eraso matxisten aurka deitutako manifestazio nazionala izango da Gasteizen egingo dena, "Feministok prest! 11 eraso 12 erantzun" lemapean. 13:00etan abiatuko da Bilbo plazatik. Mobilizazioa, baina, egun osokoa izango da, hainbat ekintzez osatutako egitaraua prestatu baitute, gauera arte luzatuko dena.
[video:https://www.youtube.com/watch?v=ta9Bp2hpTzU&nohtml5=False]
Egitaraua: