Emigrazioa, hilerokoa, erraldoi eta buruhandiak eta roller derbya protagonista biharko egunkarian

Erredakzioa 2016ko api. 6a, 21:53

Bihar argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren 49. zenbakia eta, ohikoan bezala, hainbat gai izango ditu ardatz.

Bihar argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren 49. zenbakia eta, ohikoan bezala, hainbat gai izango ditu ardatz.

Herriz herrikako atalean Aiarako Jaiek hartuko dute protagonismoa, baina egongo da bestelako albisteak irakurtzeko pasada ere.

Errortaje nagusia atzerrira lan bila doazen aiaraldearrei buruzkoa izango da. Hainbat pertsonei eginiko elkarrizketa jasoko ditu testuak, EUSTATek eskainitako datuekin uztarturik.

Sozioekonomia atalean Tubos Reunidoseko Enplegua Erregulatzeko Espedienteak hartuko du protagonismoa. Afera horren azken xehetasunen berri jasoko du irakurleak.

Jendartea atalean, berriz, Ane Uriarte eta Esti Bidegureni eginiko elkarrizketa egongo da, zeinetan elkarrekin hilerokoaren inguruan prestatu duten tailerraren inguruan mintzatuko diren bi laudioarrak.

Erraldoiak, buruhandiak eta roller derbya

Laudio eta Urduñako erraldoi eta buruhandi berriei buruzko artikuluak beteko du Kultura atalaren lehen orria. Bigarrenean Zaskaleari emakume sortzaileen taldeko kideei eginiko elkarrizketa topatuko du irakurleak, beste hainbat kultur albisterekin batera.

Kirol atalean roller derbya gertutik ezagutzeko parada egongo da, kirol hori praktikatzen duen Irune Tellez Roblesen eskutik. Bestelako eduki batzuk ere egongo dira.

Mandoek tiratutako gurdi baten gainean Rocioko Erromeriara bidean dauden lau laudioarrei eginiko elkarrizketarekin itxiko da egunkaria.

Ohikoan bezala, ugariak dira egunkariaren zenbaki honetan parte hartu duten kolaboratzaileak. Txema Urkijo, Agapito Valle, Asier Amondo, Txani Rodriguez, Egoitz Bernaola eta Ainhoa Comas arduratu dira iritzi-zutabeak idazteaz. Urtzi Odriozolak, bere aldetik, bideo-jokoen atala osatu du, eta Aimar Gutierrez arduratu da kontrazaleko komikia marrazteaz.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide