Aiaraldeako Gwa Ya reggae taldeak azken asteetan bilatu duen helburua lortu eta Zaragozako "Reggae Talentos 2016" lehiaketaren finalerako hautatua izan da.
"Reggae Talentos 2016" lehiaketaren finala datorren apirilaren 15ean Zaragozan egingo dute. Irabazleak jotzeko aukera izango du uztailak 22 eta 24 bitartean, Aragoiko hiriburuan bertan ospatuko den "Festival Lagata 2016" edizioan estatuko eta nazioarteko zenbait talde ospetsurekin batera; Mellow Mood, Green Valley edota Little Peperekin batera, besteak beste.
Kontzertua Urduñan
Zaragoza abiatu baino lehen Gwa Ya taldeak kontzertu berria iragarri du eskualdean, zehazki, datorren apirilaren 9an, Larunbata, Urduñan. Kontzertu hori Bihotzez elkarteak egun horretarako antolatu duen egitarauaren parte da eta gaueko 21:30ean hasiko da.