AZKEN ETAPAREN KRONIKA:
Eta Aiarako Biraren azken etapa heldu zen, irabazlearen maillota lortzeko azken borroka. Hiru gazte besteenganako alde nabarmenarekin joko horretan: Jon Sanchez, Toyota Armentia taldekoa, lehen etaparen irabazlea eta bi etapetan lider izandakoa, Eneko Meaurio, Basati bike-Busturialdekoa, borrokalari nekaezina, eta Jon Barrenetxea Gastronomia Baska taldekoa, ausarta eta inoiz etsitzen ez denetakoa, Amurrioko etapan garaile.
Lehenengo bi etapetan bezala, euria ere irteera marran agertu zen, etapa are gogorra eta arriskutsua egiten. Lanteno, Garabilla eta Artziniegak osatzen duten zirkuituari lau alditan itzulia eman behar zioten txirrindulariek 44 kilometroko ibilbidea betetzeko. Helmuga Artziniegako Geltoki plazan kokatuta zegoen, 300 metroko igoeraren ostean. Hasiera-hasieratik ihesaldi saiakera asko egon ziren baina pelotoiaren abiadura zela eta ez zuten aurrera biderik egin.
Horrela, Garabillaren lehen igoerari aurre egin zioten txirrindulariek eta Artziniegako kale estuen barrenera jo zuten guztiak batera. Artziniegako herria atzean utzi zutela, pelotoia mehetuta, Barrenetxeak, liderra, zulatua izan zuen. Bere taldekide batek utzi zion gurpila, hala ere pelotoiak abiadura bizian jarraitu zuen. Kilometroak pasa ahala, 30 eta 40 segunduko tarteko desabantaila mantendu zuen Barrenetxeak berebiziko esfortzua eginez pelotoiarekin berriz kontaktatzeko.
Meaurio, Sanchez eta besteak ez zeuden oparirik egiteko eta azkeneko itzulian indartsu lan egin zuten liderra, akituta, lehertuta, guztiz aldentzeko. Bitartean, Mario Aparicio (Bici Aranda) tartea lortu zuen eta helmugaren bila bota zen Garabillako jaitsieratik behera. Pelotoia bost bat segunduko atzerapenarekin soilik, sartu zen azken kilometroan eta azken esfortzu horretan Pablo Gutierrez izan zen(Escuela de ciclismo Efrain) Aparicio aurreratzen gai izan zen bakarra. Marcos Pison (Quesos Albeniz) eta Julen Garcia (Optica Luyando-Ganzedo), hirugarren eta laugarren helmugaratu ziren.
Meaurio pelotoian sartu zen Aiarako Biraren sailkapen nagusia bereganatuz, eta berarekin Sanchez, podiumeko bigarren kajoia lortuz. Barrenetxea, zulaketa bidegabe batek jokotik kanpo utzita, azken kilometrorarte borrokatu zuen baina txirrindularitzaren gazi-gozoak bizitzea egokitu zitzaion eta bi minutu eta erdira sartzen zen, podiumeko hirugarren postura jauziz. Soilik 15 urterekin, txirrindulari bizi osoa du aurretik, batzuetan irabazi eta besteetan ikastea dagokigun honetan.
Horrela, amaitu zen 2016ko Aiarako Bira, José Ángel Gastakaren omenez, Aiaraldeko txirrindularitzaren faborean lan ugari egindako Artziniegarra.
Beste urte batez, Aiaraldeko udal, txirrindulari elkarte eta gainontzeko babesleei esker, txirrindularitza ikuskizun ederra bizitzeko aukera izan dugu aiaraldearrok.
Eta Aiarako Biraren azken etapa heldu zen, irabazlearen maillota lortzeko azken borroka. Hiru gazte besteenganako alde nabarmenarekin joko horretan: Jon Sanchez, Toyota Armentia taldekoa, lehen etaparen irabazlea eta bi etapetan lider izandakoa, Eneko Meaurio, Basati bike-Busturialdekoa, borrokalari nekaezina, eta Jon Barrenetxea Gastronomia Baska taldekoa, ausarta eta inoiz etsitzen ez denetakoa, Amurrioko etapan garaile.
Lehenengo bi etapetan bezala, euria ere irteera marran agertu zen, etapa are gogorra eta arriskutsua egiten. Lanteno, Garabilla eta Artziniegak osatzen duten zirkuituari lau alditan itzulia eman behar zioten txirrindulariek 44 kilometroko ibilbidea betetzeko. Helmuga Artziniegako Geltoki plazan kokatuta zegoen, 300 metroko igoeraren ostean. Hasiera-hasieratik ihesaldi saiakera asko egon ziren baina pelotoiaren abiadura zela eta ez zuten aurrera biderik egin.
Horrela, Garabillaren lehen igoerari aurre egin zioten txirrindulariek eta Artziniegako kale estuen barrenera jo zuten guztiak batera. Artziniegako herria atzean utzi zutela, pelotoia mehetuta, Barrenetxeak, liderra, zulatua izan zuen. Bere taldekide batek utzi zion gurpila, hala ere pelotoiak abiadura bizian jarraitu zuen. Kilometroak pasa ahala, 30 eta 40 segunduko tarteko desabantaila mantendu zuen Barrenetxeak berebiziko esfortzua eginez pelotoiarekin berriz kontaktatzeko.
Meaurio, Sanchez eta besteak ez zeuden oparirik egiteko eta azkeneko itzulian indartsu lan egin zuten liderra, akituta, lehertuta, guztiz aldentzeko. Bitartean, Mario Aparicio (Bici Aranda) tartea lortu zuen eta helmugaren bila bota zen Garabillako jaitsieratik behera. Pelotoia bost bat segunduko atzerapenarekin soilik, sartu zen azken kilometroan eta azken esfortzu horretan Pablo Gutierrez izan zen(Escuela de ciclismo Efrain) Aparicio aurreratzen gai izan zen bakarra. Marcos Pison (Quesos Albeniz) eta Julen Garcia (Optica Luyando-Ganzedo), hirugarren eta laugarren helmugaratu ziren.
Meaurio pelotoian sartu zen Aiarako Biraren sailkapen nagusia bereganatuz, eta berarekin Sanchez, podiumeko bigarren kajoia lortuz. Barrenetxea, zulaketa bidegabe batek jokotik kanpo utzita, azken kilometrorarte borrokatu zuen baina txirrindularitzaren gazi-gozoak bizitzea egokitu zitzaion eta bi minutu eta erdira sartzen zen, podiumeko hirugarren postura jauziz. Soilik 15 urterekin, txirrindulari bizi osoa du aurretik, batzuetan irabazi eta besteetan ikastea dagokigun honetan.
Horrela, amaitu zen 2016ko Aiarako Bira, José Ángel Gastakaren omenez, Aiaraldeko txirrindularitzaren faborean lan ugari egindako Artziniegarra.Beste urte batez, Aiaraldeko udal, txirrindulari elkarte eta gainontzeko babesleei esker, txirrindularitza ikuskizun ederra bizitzeko aukera izan dugu aiaraldearrok.
Etapa sailkapena
1 GUTIERREZ,PABLO ESC. CICLISMO EFRAIN 1:07:17
2 APARICIO,MARIO BICI ARANDA 1 ra
3 PISON,MARCOS QUESOS ALBENIZ 4 ra
4 GARCIA,JULEN LUYANDO-GANZEDO LEZAMA 5 ra
5 LASA,AILETZ QUESOS ALBENIZ 5 ra
Sailkapen orokorra1.- MEAURIO,ENEKO BASATI BIKE-BUSTURIA T.T 4:36:29
2.- SANCHEZ,JON TOYOTA ARMENTIA 42 ra
3.- BARRENETXEA,Jon GASTRONOMIA BASKA-AVIA 2:06 ra
4.- MURGUIALDAY,JOKIN ARABARRAK 3:12 ra5.- GUTIERREZ,PABLO ESC. CICLISMO EFRAIN 7:07 ra
Taldekako Sailkapena: Toyota Armentia
Mendiko Spiuk maillot gorria: Jon Barrenetxea
Tarteko helmugen Spiuk maillot urdina: Eneko Mario
Lehen Arabarraren Spiuk maillot beltza: Jon Sanchez
Lehen urteko kadetearen Spiuk maillot zuria: Pablo Gutierrez