Aiaraturrek antolatuta, alkateak, alderdi politiko guztietako ordezkariak, merkatarien elkarteak eta tekniariak bildu dira Aiaraldeko errekurtso turistiko zein produktuen komertzializazio, distribuzio eta promozioa sustatzeko.
Proiektuaren baitan garrantzia handia izango du produktu enogastronomikoaren finkatzeak eta produktu natural zein ondarezko-kulturalaren sustatzeak, hala nola turismo jasangarriarekin lotutako ekintzei indarra emateak.
Horrekin lotuta, Arabako Foru Aldundiak Aiaraldean eta Arabar Errioxan turismoari inpultsoa eman nahi diola jakinarazi du. Une honetan eskualde biak bide turistikoen garapenean murgilduta aurkitzen dira.