Errigora ekimenak 75.000 litro banatu ditu Euskal Herriko 5.000 etxe baino gehiagotan. Hori posible egin dute Errigorako kide, euskaltegi, ikastola, eskola, herri komunikabide, lantoki, elkarte eta herrigintzako boluntarioei esker.
Datuak oparoak izan dira, 2015 baino %65 eta 2014an baino %150 gehiago haiz baita olio banaketa.
Kontsumitzaile eredu horrek hurrengoa dakar:
1)Errigorako kideek kalitatezko produktu bat jasoko dutela ziurtatzen dute. Nafarroako oliba birjina estra. Euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.
2)Bertako ekoizpenari bultzada ematen zaio. Ingurumena zaintzen da eta euskal lurraldeen arteko harremanak sustatzen dira.
3)Euskarari bultzada, ekoizleak euskara sustatzen baitute.
Olioaz aparte maiatzaren 12tik 24ra kontserba loteak eskatzeko tartea zabalduko dute.