Katu kolonien kontrola, azken bi urteetan jorratutako bidea

Erredakzioa 2016ko mar. 19a, 17:14

Aiaralde Egunkarian ostegunean animalien banadonuari buruz idatzitako erreportajearen azpi-atal bat da ondorengoa.

Amukatu eta Hiru-A dira Aiaraldean katu kolonien problematika lantzen duten bi elkarteak. Lehenak Amurrioko koloniak kudeatzen ditu, eta laster Urduñan, Laudion zein Aiaran esku hartzeko asmoa du, bertako udalen laguntzarekin.

Aiaralde Egunkarian ostegunean animalien banadonuari buruz idatzitako erreportajearen azpi-atal bat da ondorengoa.

Amukatu eta Hiru-A dira Aiaraldean katu kolonien problematika lantzen duten bi elkarteak. Lehenak Amurrioko koloniak kudeatzen ditu, eta laster Urduñan, Laudion zein Aiaran esku hartzeko asmoa du, bertako udalen laguntzarekin.

Hiru-Ak, bere aldetik, Artziniegako Eguzkimendi auzoan zegoen kolonia kudeatzeari ekin zion lehenbizi, baina badu herriko Alde Zaharreko koloniak kontrolatzen hasteko asmoa ere. Uda baino lehen ekin nahi diote elkarteko kideek lan horri, udalak emandako diru-laguntza bat eta lan boluntarioa baliatuta.

Harrapatu, esterilizatu, askatu
Hiru pausotan laburbildu daiteke bi elkarteek katu-koloniei aplikatzen dieten prozesua. Katuak harrapatu, albaitari baten laguntzaz esterilizatu eta berriz aske uzten dituzte. “Modu horretan ugaltzea eta gain-populazio bat gertatzea ekiditen dugu”, azaldu du Belen Diego Alvarezek. Amukatuko kideak ziurtatu du katu osasuntsuen kolonia bat “edozein hirigunerekin bateragarria” dela, eta “arratoien izurriteen aurka” baliagarria izan daitekeela. “Lehen gainpopulazio arazo bat zegoenean udalek enpresa bat deitzen zuten katuak hartu eta sakrifikatzera eramateko”, salatu du, “eta horrek ez du ezertarako balio, hutsik geratzen zen espazio hori beste katu batzuek okupatu ohi zutelako”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide