Jalgi, animalien abandonua, Aiarako Bira eta erabakitzeko eskubidea protagonista biharko egunkarian

Erredakzioa 2016ko mar. 16a, 17:52

Errotatiban dago jada Aiaraldea Egunkariaren 48. zenbakia. Ohikoan bezala, hainbat gairen berri jasotzeko aukera eskainiko dute hamabostekariaren 16 orrialdeek.

Herriz-herrikako atalean azken bi asteetan eskualdean jazotako gertakaririk esanguratsuenei errepaso bat egingo zaie, Tubos Reunidoseko zuzendaritzak langileei ezarri nahi dien Enplegua Erregulatzeko Espedientearen albisteari tartean.

Errotatiban dago jada Aiaraldea Egunkariaren 48. zenbakia. Ohikoan bezala, hainbat gairen berri jasotzeko aukera eskainiko dute hamabostekariaren 16 orrialdeek.

Herriz-herrikako atalean azken bi asteetan eskualdean jazotako gertakaririk esanguratsuenei errepaso bat egingo zaie, Tubos Reunidoseko zuzendaritzak langileei ezarri nahi dien Enplegua Erregulatzeko Espedientearen albisteari tartean.

Jalgi ekimenari buruzko artikulua

Jendartea atalean erabakitzeko eskubidea izango da hizpide. Orozko eta Laudioko Gure Esku Dago-ko taldeek herri galdeketak egiteko asmoa dutela adierazi dute, eta horren inguruan sakontzen du artikuluak.

Kulturan, berriz, bihar aurkeztuko den Jalgi ekimena izango da protagonista. Nerea Iglesias Lili antzerkilariari eginiko elkarrizketa ere topatuko du irakurleak. 

Kirolean berriz, Aritz Arberasek Aiarako Biraren inguruan eginiko kronika orokorra izango da nagusi, baina egongo dira beste eduki batzuk ere: Altzarrate KE-ren azken partiduaren kronika eta altuera jauziaren Euskadiko Txapelketan urrezko domina lortu duen Garazi Larrakoetxeari eginiko elkarrizketa, besteak beste.

Erreportajea, animalien abandonuari buruzkoa

Erreportaje nagusia animalien abandonuari buruzkoa izango da. Aiaraldeko animali elkarteen adierazpenak jaso ditu Aiaraldea Egunkariak bertan, gaia sakontasunez jorratzeko.

Kontrazalean, berriz, Menagaraiko Juan Antonio Alaña Uribarri adar-jotzaileari eginiko elkarrizketa egongo da.

Ohikoan bezala, hainbat kolaboratzailek hartu dute parte egunkarian. Iritzi-zutabeak idatzi dituzte Txutxi Ariznabarretak, Jonatan Morenok, Inma Roizek, Javi Aspuruk eta Lucia Menoyok; eta Edorta Moreno arduratu da komikia marrazteaz. Zinema-proposamena, berriz, Lander Arteagak egin du.



 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide