-
Administrazio zereginak burutzeko, lanaldi erdiz arituko den administraria kontratatzeko lan-deialdia ireki du Info-Aiaraldea Kultura eta Komunikazio elkarteak.
-
Lan-deialdi hau ebazteko kronologia:
-
Martxoak 14 : Lan-deialdiaren irekiera
-
Martxoak 20: Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutuna jasotzeko azken eguna
-
Martxoak 21: Aurkeztutako profilen azterketa eta lana egoki bete dezaken hautagaien aukeraketa
-
Martxoak 22: Elkarrizketak eta hautaprobak
-
Martxoak 23: Lan deialdiaren ebazpena eta erabakia elkartekideei jakinaraztea
-
Apirilak 1: Langile berriaren inkorporazioa
-
Lan deialdiaren zehaztasunak behera erantsitako agirian.
Eskatutako dokumentazioa e-posta helbide honetara bidali beharra dago: lanpoltsa@aiaraldea.com