Josu Lopez Ubierna Arabako Foru Aldundiko Errepide Azpiegituren Sailburuak asteartean bisitatu zuen “Las Txozas”, bertako lur-jausia ikusteko. Ordezkariak adierazi zuen, gutxienez, asteburura arte luzatuko direla lanak harriak errepidetik kentzeko.
Hori gertatzen den bitartean egunero errail bakarra erabiltzeko aukera egongo da 08:00etatik 20:00ak arte. Litekeena da obrak bukatu ostean trafiko moteleko bidea ixtea mendi-hegala egonkortzeko.
Geologoa
Behin premiazko lan horiek bukatuta geologo batek bisitatuko du lur-jausiko ingurua, eta aztertuko du zer nolako kalteak dituen.
Inbertsio gehiago
Josu Lopez Ubiernak iragarri zuen geologoaren iritzia aintzat hartuko dutela erabakitzeko inbertsio gehiago egin beharko dituzten A-624 errepideko mendi-hegala berriro erori ez dadin.
Arabako Foru Aldundiak 7,7 milioi euro gastatu ditu dagoeneko mendi-mazela horretan.