Larunbat honetan 30 urte betetzen dira NATOri buruzko errefereduma egin zenetik. Galdeketa horretan 14.066 aiaraldearrek bozkatu zuten Estatu Espainiarra NATOn jarraitzearen aurka (botoen % 67,43ak).
Ezezko joera handia izan zen Aiaraldean, Hego Euskal Herrian (% 62) baino handiagoa. Eskualdean bozkatzera deituak zeudenen % 18,1ak baino ez zuen baiezko botoa eman. Abstentzioa ere nahiko altua izan zen, % 34,36koa.
Estatu Espainiarrean, baina, oso bestelako emaitzak jazo ziren. Bozkatzaileen % 52,5ak egin zuen NATOn jarraitzearen alde. Dena dela, Hego Euskal Herria ez zen izan ezezkoa eman zuen lurralde bakarra: Kanariar Uharteetan eta Katalunian ere ezezko botoa nagusitu zen.