Aiaraldeko Udalek, Arabako Bertsozale elkartearekin batera, bertso barnetegia egingo dute Espejoko (Araba) aterpetxean martxoaren 29tik 31ra, Pazko asteko oporraldian.
9 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzako ekintza da. Horretarako ezarri dute bidaia, begiraleak, otorduak, ostatua eta materiala barne hartzen duen 40 euroko kuota. Izena emateko epea martxoaren 10era arte zabalik egongo da.
Plazen erreserba izena eman eta Udalak baieztatu ahala egingo da. Eskaera gutxi baleude martxoaren 11tik 18ra irekiko da hutsik dauden plazak bete eta ordaintzeko epea.
Nabarmendu dutenez, Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega eta Urduñako udaletan erroldatu gabeek ere izango dute bertaratzeko aukera. Prezioa baina, ezberdina izango da, 75 euro ordaindu beharko baitituzte.