Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak aginduta, Estatu espainiarreko enpresa handienek plazaratu behar dute bere zuzendaritzek kobratzen dutena.
Horretara derrigortuta daude Tubacex, Tubos Reunidos eta Vidrala taldeak, besteak beste. Zentzu horretan, 2015ean Vidralak 1,1 milioi euro gastatu zuen zuzendaritzako kideen soldatak ordaintzeko, Tubos Reunidosek 1,24 milioi euro eta Tubacexek 1,47 milioi euro.
Pedro Abasolo 491.000 euro
Tubos Reunidoseko lehendakaria Pedro Abasolok 491.000 euro jaso zituen 2015ean. Bere kideak, Jorge Gabiola Mendietak, aldiz, 124.000 euro kobratu zituen, eta zuzendaritzako gainerako kideek 65.000 eta 35.000 euro bitarteko soldatak izan zituzten.
Bestalde, Jesus Esmorís Tubacex enpresako kontseilariak 462.000 euro irabazi zituen 2015ean eta 612.000 2014an. Alvaro Videgain presidenteak, ordea, 254.000 eta 280.000 euro kobratu zituen 2015ean eta 2014an, hurrenez hurren.
Azkenik, Carlos Delclaux Vidralako presidenteak 413.000 euroko soldata izan du 2015ean zein 2014an.