Etxegabetzeak, youtuberrak, analfabetismoa eta sokatira izango dira protagonista Aiaraldea Egunkarian

Erredakzioa 2016ko mar. 2a, 20:56

Errotatiban dago jada bihar argitaratuko den Aiaraldea Egunkaria. 47. zenbakia izango da eta, ohikoan bezala, hainbat gai izango ditu hizpide.

“Herriz herri” albisteen atalean azken bi asteetan eskualdean jazotako notizia nabarmenei errepaso zabala emango zaie.

Hurrengo bi orrietan bina artikulu topatu ahal izango ditu irakurleak. Bata etxegabetzeen problematika aztertuko du, eskualdeko ikuspuntu batetik begiratuta. Bestea, berriz, Aiaraldeko analfabetismo-tasaren inguruan mintzatuko da.

Errotatiban dago jada bihar argitaratuko den Aiaraldea Egunkaria. 47. zenbakia izango da eta, ohikoan bezala, hainbat gai izango ditu hizpide.

“Herriz herri” albisteen atalean azken bi asteetan eskualdean jazotako notizia nabarmenei errepaso zabala emango zaie.

Hurrengo bi orrietan bina artikulu topatu ahal izango ditu irakurleak. Bata etxegabetzeen problematika aztertuko du, eskualdeko ikuspuntu batetik begiratuta. Bestea, berriz, Aiaraldeko analfabetismo-tasaren inguruan mintzatuko da.

Youtuberrak protagonista

Baina erreportaje nagusiak oso bestelako gai bat izango du ardatz: youtuberrak. Interneteko fenomeno berri horren nondik norakoen azalpen labur bat jasoko du testuak, eta youtuberren eta euskararen arteko harreman eskasa ere izango du hizpide, eskualdeko youtuber esanguratsu batzuei aipamena egitearekin batera.

Kulturan, berriz, bi eduki nagusi egongo dira. Alde batetik, Eneko Arcas aktoreari bere lehen eleberriari buruz eginiko elkarrizketa egongo da. Beste orrian, berriz, Aketxa Merino historialariak kontakizun bat plazaratuko du, Aiaraldean aspaldian egondako bidelapur talde baten ingurukoa, Jabi Isasiren marrazki batez lagundurik.

Kontrazalean, berriz, egurrezko jokoak egiten dituen Felix Pikatza izango da protagonista.

Kolaboratzaileak ere ugariak eta anitzak izango dira zenbaki honetan. Andoni Aldekoa, Mikel Kormenzana, Koldo Gilsanz, Luis Vil eta Andrea Ulloaren iritzi zutabeak egongo dira, eta baita Rubik eginiko komikia eta Urtzi Odriozolak prestatutako Zelda bideo-jokoari buruzko artikulua ere.

Aiaraldea Herri Elkargoko kideek gaur arratsaldean jaso dute egunkaria euren posta elektronikoan, eta bihartik aurrera egongo da formatu fisikoan eskuratzeko aukera, eskualdeko saltoki, eskola, taberna zein bestelako guneetan.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide