Foru Planak 3.900.000 euroko lanak finantzatuko ditu eskualdean baina hutsuneak ere geratu dira

Erredakzioa 2016ko mar. 2a, 11:32

3.900.000 eurotik gora inbertituko du Arabako Foru Aldundiak Aiaraldean. 23 lan lagunduko ditu eta beste 11 finantzaziorik gabe utziko ditu.

Hutsuneen artean, Laudiok ez du jasoko dirurik zaharren egoitza erabilera kulturaletara bideratzeko, eta Okondoko haurreskolako jolastokiak ere ez du ekarpenik izango. Okondo Aurrerako alkatea Sergio Tatok leporatu dio oposizioari horren ardura.

3.900.000 eurotik gora inbertituko du Arabako Foru Aldundiak Aiaraldean. 23 lan lagunduko ditu eta beste 11 finantzaziorik gabe utziko ditu.

Hutsuneen artean, Laudiok ez du jasoko dirurik zaharren egoitza erabilera kulturaletara bideratzeko, eta Okondoko haurreskolako jolastokiak ere ez du ekarpenik izango. Okondo Aurrerako alkatea Sergio Tatok leporatu dio oposizioari horren ardura.

Horietaz gain, laguntzarik gabe geratuko dira Kantauriko Urkidetzako bi proiektu eta Izoria, Delika, Saratxo, Arespalditza, Kexaa, Ozeka eta Aiarako zenbait egistamo. Kasu gehienetan, aurrekotuen mugak argudiatu ditu, gehienbat, Arabako Foru Aldundiak.

Hala ere, eskualdeko herri ugarik  oniritzia jaso dute deialdian: Agiñaga, Aloria, Amurrio, Artziniega, Aiara, Larrinbe, Lekamaña, Lezama, Lanteno, Laudio, Luiaondo, Madaria, Menoio, Murga, Olabezar, Okondo, Arespalditza, Erretes Lanteno eta Soxo, hain zuzen.

Horrez gain, Kantauriko Urkidetzako proiektu bat ere diruz lagunduko dute.

Inbertsio handienak

Diru kopuruaren aldetik, Amurriok jasoko du ekarpenik handiena. Alde batetik, 672.900 euro izango ditu Frontoi kalea urbanizatzeko eta beste 754.000 saneamendu lanak gauzatzeko.

Kantauriko Urkidetzak 660.000 euro izango ditu bere inbertsioak osatzeko, %100, alegia. Laudiok ekingo dio 375.900 eurorekin Zubiko Kurajo, Maestro Elorza, eta Jose Matia kaleetako urbanizazioaren III. faseari, zati bat lagundu ez duten arren.

Artziniegako udalak 295.000 euroko laguntza izango du  udaletxe zaharra birgaitzeko eta “La Barcena” eremuko aparkalekua urbanizatzeko. Luiaondok urbanizazio lanak ere egingo ditu Tartako eta Dorre auzoetan eta 300.000 euro bideratu dio Foru Aldundiak.

Okondok ere aurrekontu diru-hornidura nabarmena frontoia konpontzeko; 196.426 euro, baita Larrinbek (132.000), Lezamak (114.410) eta Arespalditzak (110.752).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide