Tren zerbitzuari buruzko mozioak Amurrio eta Laudion

Erredakzioa 2016ko ots. 29a, 14:48

Instituzioetara iritsi da trenbide sarean ematen ari diren arazoen gaineko eztabaida. Iragan ostegunean EH Bilduren udal-taldeak mozioa aurkeztu zuen Amurrion. RENFEk eta ADIFek kudeatzen duten trenbide sarea Eusko Jaurlaritzaren esku geratzea eskatzen zuen mozioak, “zerbitzu publiko, seguru, sozial eta jasangarria lortzeko”.

Instituzioetara iritsi da trenbide sarean ematen ari diren arazoen gaineko eztabaida. Iragan ostegunean EH Bilduren udal-taldeak mozioa aurkeztu zuen Amurrion. RENFEk eta ADIFek kudeatzen duten trenbide sarea Eusko Jaurlaritzaren esku geratzea eskatzen zuen mozioak, “zerbitzu publiko, seguru, sozial eta jasangarria lortzeko”.

Hortaz gain, Eusko Jaurlaritzari “egungo trenbideen akats, gabezia eta beharren inguruko ikerketa” egitea ere eskatzen zuen EH Bilduk, eta eskaera horiekin bat egiteko deia luzatu zien koalizioak tren-geltokia duten beste udalerriei. Mozioa aho batez onartu zuten Amurrioko udal talde politiko guztiek.

Laudion, EAJ-PNVren proposamena

Laudion, berriz, EAJ-PNV izan da mozioa aurkeztu duen taldea. Jeltzaleek trenbidean egin beharreko hobekuntzak egitea eskatzen diete ADIF eta RENFE enpresei, irisgarritasuna bermatu eta kutsadura eta zarata ekiditeari begira egin beharrekoak batez ere. Hortaz gain, “trenbideen gaineko konpententziak” Eusko Jaurlaritzaren esku uztea ere eskatzen du EAJ-PNVren mozioak, eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio trenbideetako azpiegituren gabezien gaineko ikerketa bat abian jartzea.

Jeltzaleen mozioa gaur arratsaldean eztabaidatu eta bozkatu da, Udal Osoko Biluran.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide